Noticias corporativas

01/02/2008

En los Ayuntamientos

Plentziarekin, jadanik 85 udalerri dira Eusko Ikaskuntzarekin sinatu duten hitzarmena. Hitzarmen horiei esker beste bi emaitza gauzatu dira hilabete honetan.

Sinadura Plentzian

Urtarrilaren 24an, Plentziako Udalak lankidetza kultural eta zientifikorako hitzarmen bat sinatu zuen Eusko Ikaskuntzarekin. Jarduera kultural eta zientifikoak gauzatzeari begira, gure Elkarteak euskal Udalekin sinatzen duen 85.a dugu Plentziakoa, eta horietariko hamahiru Bizkaiko lurraldeari dagozkio. Lehenengo lan gisa, datorren udan Eusko Ikaskuntzak hitzaldi ziklo bat antolatuko du bertako Udal Ordenantzen 500. urtemugaren kariaz. Argazkian: Isabel Zarauza, Plentziako Alkatea; Jon Kortazar, Eusko Ikaskuntzaren Bizkaiko Lehendakariordea; Ramon Anasagasti, Kultura Zinegotzia, eta Gonzalo Duo, Jardunaldien arduraduna.

Mairuaren Alardea

Urtarrilaren 10ean Antzuolako Alardearen lehena, oraina eta geroa azterlana aurkeztu zen jendaurrean. Obra hau Margaret Bullen eta Xabier Kerexeta bazkideek ondu dute, Eusko Ikaskuntzaren eta Antzuolako Udalaren arteko lankidetza hitzarmenaren esparruan. Ikerlan honek alardearen analisi historikoa eta bizilagunen artean egindako inkesta zabal bat ditu abiaburu. Lanak hainbat proposamen dakar jaia bideratzeari begira. Egileez gainera, aurkezpenean ondokoek hartu zuten parte: Teresa del Valle, Gipuzkoako Lehendakariordea; Patxi Olabarria, Kultura Zinegotzia, eta Jose Luis Kortabarria, Mairuaren Alardearen Kultur Elkartekoa.

Compartir:
Facebook Twitter Whatsapp