Anaitasunezko jardunaldia
Uztailaren 21ean, Eusko Ikaskuntza eta Asmoz eta Euskomedia Fundazioetako langileen urteko txangoa egin zen. Oraingoan Donostia eta haren kultura azpiegitura berriak izan zituen gertaleku. San Telmo Museoa bisitatu zuten, Euskal Herriko museorik zaharrena eta berriki Euskal Gizartearen eta Herritarren Museo gisa berrinauguratu dutena. Gipuzkoako hiriburuan bertan egin zuten bazkaria.
Joxemartin Apalategi
2007ko otsailean, urtebete lehenago zenduriko Joxemartin Apalategi Begiristain antropologo, irakasle eta ikertzaileari eskainitako omenaldi-jardunaldi bat egin zen Donostian. Ekitaldien antolatzaileak ondokoak izan ziren: Eusko Ikaskuntzako Gipuzkoako Lehendakariordetza eta Antropologia- Etnografia Saila, eta EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea, Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia Sailarekin batera.
Azaroaren 19an, Ataunen, antropologoaren jaioterrian ekitaldi bat egingo da Joxemartin Apalategiren inguruan. Aurreko omenaldiaren ekarpen eta hitzaldi nagusiez osaturiko liburua aurkezteaz gainera, hainbat intelektual arituko dira pertsona ospetsu honi buruz, berak utzitako ondarea eta Antropologia sozial eta kulturalari egindako ekarpena jardungai izango dutela.
Cours de Droit Basque: 2001-2011
Chaque automne depuis 2001, Maïté Lafourcade, professeur émérite d?Histoire du droit de l?Université de Pau et des Pays de l?Adour, et Prix Eusko Ikaskuntza-Caja Laboral 2006, donne un cours Public de Droit Basque ouvert à toutes les personnes intéressées par l?histoire du peuple basque. Cette année, 2011, sera la dernière occasion d?y assister. Cette édition revêt donc un caractère spécial. Les personnes qui désirent participer peuvent s?inscrire au siège d?Eusko Ikaskuntza de Baiona (l?inscription coûte 55 euros). Les cours auront lieu à la Faculté Pluridisciplinaire de Bayonne du 13 septembre au 13 décembre, les mardis, de 18 à 20 heures. Il est prévu que Maïté Lafourcade publie prochainement un livre des principaux contenants du cours.
