Maite Ithurbide, Eusko Ikaskuntzako Baionako ordezkaritzaren administrazio arduradunak, Elkartea utziko du 2015eko abenduan, erretiratzeko unea iritsita.

Hogei urteko zerbitzuen ondoren, 1995eko irailan abiatu zuen lana Elkarteko idazkari gisa. Bere ibilbide profesionala Baionako bulegoko idazkaritza lanetan izan du Maitek. Izan ere, Iparraldean ospatu diren hamaika ekitaldien antolatzailea izan dugu urte guzti hauetan.
Hala ere, euskal kulturari lotuta jarraituko du erretiro ondoren ere, Katalina de Erausoren bizitzaren inguruko pastorala idatzi baitu eta 2016an antzeztuko da Baionan eta Donostian.
Maiteren partez goraintziak deneri eta ikus arte.
