Euskal Artisautza

Noticias corporativas

13/05/2005

Euskal Artisautza

Maiatzaren lehenean, Errenteriako Reina Aretoan, herri horretan egiten zen Euskal Herriko XXVII. Artisautza Azokaren kariaz, Eusko Ikaskuntzak argitaraturiko Euskal Artisautza-Artesanía Vasca CD-Roma aurkeztu zen.

Bertan, 66 artisauren lan prozesuak eta produktuak bildu dira, Euskonews&Media aldizkari elektronikoak hamabostero argitaratzen duen izen bereko ataletik jasoak.

Aurkezpen horretan artisau eta pertsona intersatu ugarik esku hartu zuen, eta ondoren Artisautzaren erronkak: artisauaren jarduerak etorkizunari begira gaiari buruzko solasaldi bat izan zen, Eusko Ikaskuntzako bazkide Carmelo Urdangarín eta Antxon Aguirre Sorondoren gidaritzapean.

Compartir:
Facebook Twitter Whatsapp