Noticias corporativas

13/02/2015

Eusko Ikaskuntzak .eus domeinua erabiltzen du

http://www.eusko-ikaskuntza.eus gure web orriaren helbide berria da. Horrela, Eusko Ikaskuntzak bat egin du Euskal Komunitate Linguistiko eta Kulturala identifikatzen dituen domeinuarekin.

eus domeinua

Eusko Ikaskuntzaren web ofizialera .eus domeinu bidez sar daiteke jada, euskara bultzatu eta Euskadi mundu digitalean kokatzeko PuntuEus fundazioak sustatutako domeinua erabiliz. Hala ere, migrazioa egin bitartean www.eusko-ikaskuntza.org web orri tradizionala ere erabili ahal izango da. eus domeinua, Euskara eta Euskal Kulturaren Komunitatearen Interneteko lehen mailako domeinua da. Bere helburua euskara eta euskal kultura sustatu eta Euskara eta Euskal Kulturaren Komunitatea kohesionatzea da. .eus, hortaz, tresna bat da, euskara beste hizkuntzen mailan kokatzen duena, euskararen normalizazioan lagunduko duena eta euskararen herriari nazioarteko aitortza eskaintzen diona.
Compartir:
Facebook Twitter Whatsapp