Noticias corporativas

01/11/2013

Ezagutza gerturatuz. Hitzaldi zikloa

Aurreko ediziotako arrakastarekin jarraituz, Eusko Ikaskuntzak 2013 urterako Ezagutza Gerturatuz hitzaldi zikloa abian jarri du, Eusko Ikaskuntzak hitzarmena duen udaletan hitzaldia eskaintzea xede izanik.

Urriko, azaroko, abenduko eta urtarrileko larunbat arratsaldetan Eusko Ikaskuntzako bazkideak Nafarroako lurraldeko hainbat udaletan hitzaldiak ematen ari dira. Lehenengoa urriaren 19an izan zen Mikel Aranburu Zudairek Garinoainen emandakoa hain zuzen, XVI eta XVII. mendeetan nafarrek Ameriketan izandako bizitza eta patuaren inguruan. Azaroa ere ekintzez beteriko hilea izango da. Mikel Aranburuk bi hitzaldi emango ditu; bata, Orisoainen fiskalitate nafarraz eta era berean, Artze Artzibarreko festa egutegiaz ere hitzaldia eskainiko du azaroaren 9an. Hile honetan, erdialdean, Ana Zabaltza "Caminos de Mercado" gaiaz arituko da eta Amaia Nausia Pimoulier historialaria XVI eta XVII. mendeetan sorginkeriaren jazarpenaz mintzatuko da Auritz - Burgueten.

Abenduan aldiz hiru hitzaldi izango dira: lehenengoa Eusko Ikaskuntzako Nafarroako lehendakari orde izan zen Sixto Jimenezek emango duena Aibar-Oibarren; "Egungo krisi ekonomikoaren klabe desberdinak". Jarraian Erkuden Aranburu doktoreak "Hezur muinaren trasplantea Nafarroan" hitzaldia emango du Urroz Villan abenduaren 14an eta egun berean Oroz Betelun "El Patrimonio Rural olvidado: conocer para valorar, valorar para conservar" izenburuko hitzaldia emango du José Rodríguez Fernándezek. Abenduko azken hitzaldia Mari Mar Larraza historialari eta irakasleak emango du Nafarroako Gamazadari buruz hain zuzen Aibar-Oibarren.

Urtarrilean Peio Monteanok emango du hitzaldia Iratxetako Leozeko liburutegian hain zuzen, Nafarroako Gerrako urte gogorretaz mintzatuz. Bukatzeko, urtarrilaren 25ean, Iñaki Sagredo Unzueko gazteluaren inguruan mintzatuko da Untzuen.

Egitaraua ondorengo helbidean dago ikusgai:
http://eusko-ikaskuntza.org/es/cursosyjornadas/listado/object.php?o=23096

Compartir:
Facebook Twitter Whatsapp