Lanen hautaketa / Selección de trabajos
Cada día presentamos los resúmenes de algunas de las comunicaciones elaboradas durante los últimos meses por los más de 300 jóvenes universitarios de toda Euskal Herria para su presentación y debate en el marco del Congreso de Estudio Vascos.
* Berrikuntza / Innovación:
Krisi ekonomikoaren aurrean kontsumo portaerak Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea, EHU, Bilbao Irakaslea: Auxkin Galarraga Partehartzaileak: Irati Bilbao Mardaras, Unai Ciscar Barcena, Iñaki Garate Arrieta, Nerea Lotina Zarandona, Boris Recagorri Ardanza
Azken hamarkadetan, gure gizartearen bilakaera eta garapena kontsumo gizartearen etengabeko hedapenarekin estuki lotua egon da, batez ere 80. hamarkadako krisi industrialaren ondoren, zerbitzu sektoreak eta kontsumoan oinarritzen diren industriek hartutako nagusitasuna dela medio. Testuinguru honetan, azken hilabeteetan pairatzen ari garen krisi ekonomikoak kontsumo portaeretan berrikuntza prozesu nabariak bideratu dituela defendatzen dugu lan honetan, berrikuntza horiek ondorio garrantzitsuak izaten ari direla nabarmentzen dugun modu berean.
La participación política de los jóvenes de entre 18 y 30 años Facultad de Ciencias Sociales y de la Comunicación, UPV, Leioa Profesora: Ainhoa Novo Participantes: Sandra Gómez Cuetos, Alvaro Aguirre Perales, Javier Gutiérrez Espinosa, Isis Calafate Cuesta, Nadja Mainhardt, Veronika Walter, Markel Ruíz Ruíz
A través de este trabajo se pretende analizar la actitud de la juventud ante la política. Se tomará como referencia el País Vasco, comparándolo con la realidad en el resto del Estado y otros países europeos. Para ello se hará hincapié en factores como el grado de interés, la forma de participación, la implicación y satisfacción con el sistema político.
* Gizarte Solidarioa / Sociedad Solidaria:
Ngeya eta Ixiar. Bidezko merkataritza eta kontsumo arduratsuari buruzko istorio bat Biteri Ikastetxea, Mondragon Unibertsitatea Irakaslea: Iñaki Aranburu Partehartzaileak: Saioa Ardaiz, Amaia Arrieta, Nahia Belloso, Leire Estenaga, Goizane Herrera, Oier Izulain, Andrea Mendinueta, Ane Ochoa, Oroitz Sánchez
Txosten honetan aurkituko duguna istorio bizi eta xume bat da, garbia, hunkigarria eta indartsua. Lurralde urrun eta ezezagun batetik etorritako haur baten gorabeheren berri izango dugu Ixiarren eskutik.
Ixiar zazpi urteko neskato bat da. Eskolara sartzen den momentu berberetik txunditu egiten du atzerritik etorritako neskatilak, bai fisikoki nola jarrera arraroagatik. Imajina ezin dezakeen beste mundu bat ezagutzeko aukera ematen dio, eta elkarrekin eraikitzen doazen harremanaren bitartez, apurka, irudikatzen joaten den infernu txiki bat datorkio begietara.
Ixiarren begirada garbiaz baliatuz atzerriko neskatoaren bizimodua ezagutuko dugu, horrek kultura ezberdinen arteko talka fenomenora hurbilduko gaitu, bertakoen erreakzioak nolakoak diren kanpotik etortzen zaizkigunekiko eta horren zergatietara; garapeneko bidean aurkitzen diren herrialdeen egoera xelebrera hurbilduko gara, non naiz eta ekonomikoki txiroak izan, gizakiaren garapenaren bidean beste hainbat alorretan aberatsak izan daitezkeen; azkenik, neskatila hain desberdinen artean gertatzen diren istorioek, herrialdeen arteko harremanak nolakoak diren ezagutzera eramango gaitu, harreman horien desoreka eta bidegabekeriaren erakusgarri.
Infernu horretatik salbatzeko gai izango al da Ixiar bere laguntxoa? Edo bera ere bertan erori eta galdu egingo al da?
Herrialde ekonomikoki txiro eta aberatsen arteko harremanen ezaugarrien azalpena, bai urruntasunean baita gertutasunean ere, zazpi urteko neskatila baten eta bere ikasgelara atzerritik etorritako neska koxkor baten arteko topaketatik abiatuz.
Inmigración: desafío u oportunidad
Facultad de Ciencias Económicas y Empresariales, UPV, Bizkaia Profesor: Alfonso Dubois Participantes: Rebeca Nieto Escolar, Imanol Valderrama Rodríguez, Sabiñe Ortiz de Zarate Sasiain, Itziar Regueiro Villanueva
El trabajo se basa en la inmigración en el País Vasco, en él nos basamos en las actitudes que la sociedad vasca tiene acerca de los mismos. Para transmitir las percepciones que la población vasca tiene hemos analizado algunos de los aspectos relevantes que influyen en la sociedad tales como la diversidad cultural, los efectos de índole económico, influencia en el ámbito escolar, etc.
* Justizia / Justicia:
Justizia alternatiboa Zuzenbideko Fakultatea, EHU, Leioa Irakaslea: Ixusko Ordeñana Partehartzaileak: Josune Barrena, Libe Kobeaga, Oiane Luna, Enea Ispizua
Guk burutuko dugun lanean turismo arloan sortzen diren arazoak konpontzeko bide edo metodo batetaz hitz egingo dugu, hau da, turismo arbitrajeari buruz. Gaur egun, gero eta jende gehiagok bidaiatzen duenez, zenbait arazo areagotu dira: aeroportuetan hegazkinen atzerapenekin, maleten galerekin, overbooking delakoarekin... Garraioaz aparte, ostatu hartzen den tokietan ere arazo asko sortu izan dira, baita identifikazio arazoak atzerriko herrialdeetan...
Arazo guzti hauek konpontzeko, bide judiziala, administratiboa zein extrajudizialera jo dezake kontsumitzaile edo turistak. Hemen argi ikus daiteke turistak duen bide aniztasuna, hau da, hiru bide hoietatik nahi duena aukeratzeko eskubidea ematen zaio. Lortu nahi dena da, turistak edo kontsumitzaileak bide ezberdinak izatea eta denetatik nahi duena aukeratzea.
Aipatutako hiru bideetatik, guk hirugarrena sakonduko dugu, hau da, bide extrajurisdikzionala, berau uste baitugu eraginkorrena dela kasu hauetarako. Zergatik hau eta ez beste biak? Bide extrajudikzionalaren bidez,
- ez da auzitegietara jo behar eta turismo arbitrajetik ateratako konponbidea, laudo izenekoa alderdientzat loteslea izango da.
- bide jurisdikzional eta administratiboak denborari dagokionez prozedura luzeak diren bitartean turismo arbitrajean, laudoa emateko gehienezko denbora lau hilabetekoa da. Honen bidez, lortu nahi dena da, adibidez gatazka konpontzea zure bidaiatik itzuli baino lehen.
- alderdiek borondatez erabakitzen dute arbitrajera joan ala ez. Autonomia ematen zaio alderdiei.
- arbitrajearen tramitazioa ez da konplexua, ez duelako baldintza berezirik prozedura aurrera eramateko.
- arbitrajea inpartziala da, 3 pertsonez osatuta baitago, hau da, administrazio publikoak izendatutako lehendakari bat eta alderdi bakoitzaren ordezkari bana.
- dohaineko prozesua da, hau da, turismo arbitrajea eskatzeko ez du ez enpresaburuak ez turistak ordaindu behar.
- eraginkorra da, alderdiek beraien gatazka konpontzen baitute laudo arbitral batez eta ez bide judizial arruntera joz.
- behin laudo arbitrala emanda, alderdiak behartuta gelditzen dira berau onartzera eta kunplitzera. Laudo honek gauza epaituaren efektu berberak sortzen ditu.
Guzti hau kontuan hartuz, gure helburua da gizartea sistema honetara hurbiltzea metodo honen abantail eta berezitasunak azalduz, uste dugulako bide jurisdikzionala baino onuragarriagoa dela, bai ekonomikoki eta baita denborari dagokionez.
Mediación familiar Facultad de Derecho, UPV, Donostia-San Sebastián Profesor: Ixusko Ordeñana Participantes: Diego Gonzalo, Alberto Martín, Gaizka Malo, Ivonne Rivas, Xabier Rezola
Nuestro trabajo versa sobre la mediación familiar. Tomando como punto de partida la regulación existente a nivel estatal, centrándonos en la situación actual fruto de la Ley 1/2008 de mediación familiar, con las particularidades que de la misma derivan para la Comunidad Autónoma Vasca.
