Noticias corporativas

01/04/2011

Gazteak, parte hartzeko prest

El programa Datorkigunea, impulsado por el Departamento de Juventud de Eusko Ikaskuntza, con apoyo de las Diputaciones Forales de Gipuzkoa y Alava y el Gobierno Vasco, arroja sus primeros resultados

Martxoaren 30ean, Donostian, Datorkigunea programaren lehen fasearen emaitzak aurkeztu ziren. Datorkigunea Eusko Ikaskuntzaren Gazteria Departamentuaren ekimenez abian jarri zen Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Arabako Foru Aldundiaren babespean. Euskal gazteriaren ikuspegitik gizarte erronka handiei buruzko gogoeta eta eztabaida sustatzea da Datorkigunearen helburua.

Joan den irailetik, Euskal Herriko zazpi lurraldeetako berrogei gaztek "Gazteen parte hartzea, bide berrien bila" gaiari buruz lan egin dute, pertsona akademiko garrantzitsuek osaturiko Aholku Batzordearen gainbegiratzearekin. Gizarte, ekonomia, politika eta Kultura arloetan gazteriak duen partaidetza mailaren analisi eta diagnostikotik abiaturik, erakundeei, gizarteari eta euskal gazteriari berari zuzenduriko dokumentu bat diseinatu dute. Proposamen zehatzez osaturiko dokumentu hau edonoren eskumenean dago helbide honetan: http://eigazte.euskoi-kaskuntza.org/datorkigunea.

Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako arduradunek azaldu zutenez, etorkizuneko jokalekuen diseinuan gazteen ahotsa kontuan hartua izatea da helburu komuna. Zehazkiago, Datorkigunearen ondorioek gaur idazten ari den Gazteriaren Euskal Legea hornitzea aurreikusia dago.

Aldi berean, dagoeneko abiarazi da programaren bigarren fasea, gazteriaren arazo bereziei buruzkoa. Gogoeta hau bi zatitan gauzatuko da: lehenengoan etxebizitzaren arazoak bilduko du arreta, eta bigarrenean langabeziak.

Prentsaurrekoan Amaia Nausia Pimoulier, Eusko Ikaskuntzako Gazteria Sailekoa; Teresa del Valle, Eusko Ikaskuntzako Gipuzkoako Lehendakariordea; Natxo Rodriguez, Eusko Jaurlaritzako Gazteriako Zuzendaria; Jose Ignacio Insausti, Gipuzkoako Foru Aldundiko Haur eta Gazteen Zuzendari Nagusia; Jon Jimenez Macuso eta Iasmina Gorroño, proiektuan parte hartzaileak egon ziren.

Compartir:
Facebook Twitter Whatsapp