Noticias corporativas

01/03/2010

Gazteria

Gazte Ekoliderrak

Eusko Ikaskuntzako Ei-Gazte! Zerbitzua Kutxarekin lankidetzan ari da "Gazte Ekoliderrak" programan, Gipuzkoako garapen iraunkorraren alde lan egingo duten gazteek osaturiko sare aktiboa sortzearren. Batez ere, garapen iraunkorrarekin jadanik sentsibilizaturik dauden edo gizarte mugimenduetako edo gazte edo borondatezko elkarteetakoak diren 18-29 urte bitarteko gazteei zuzendurik dago, liderrak egin daitezen.

Hiru hitzek laburbiltzen dute Gazte Ekoliderrak proiektua, horietako bakoitza proiektuaren fase bati dagokiola:

1.-Trebatu: Aurrenekoa, heziketa fasea. Parte hartzaileak garapen iraunkor eta lidergo kontutan trebatuko dira.

2.-Ekin: Bigarren fasea jardueran zentratuko da. Gazteak jarduteari ekingo diote, aurreko fasean ikasitakoa gauzatuz. Hartarako, proiektu bat garatu beharko dute beren udalerrian edo eskualdean eta hori ezagutzera emango dute.

3.-Izan: Bi fase horien ondoren, espero izatekoa da parte hartzaileak Gazte Ekoliderrak sareko alderdi aktiboa osatzera igarotzea.

Proiektuan zehar hainbat baliabide erabiliko dira: Jardunaldi eta eztabaidak, bisitaldiak enpresa, elkarte, komunikabide eta abarretara; tailerrak, aisia praktikak; taldekako proiektuak; bidaiak; Sare bidezko komunikazioa.

Argibide gehiago: http://www.ekoliderrak.net

Compartir:
Facebook Twitter Whatsapp