Ei Gazte! Saria
Gazte Sailak urtero Ei Gazte! Saria iragarri ohi du.Sariaren diru kopuruaz haratago, sari honek hala berean aitorpen publikoa bildu du.
2010eko ekitaldirako deialdiak ondoko gaia proposatzen die gazteei: Internet bidez abenduaren 3an ospatuko den ENErako sormenezko ideia original bat aurkitzea.
Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE) euskararen unibertsaltasuna aldarrikatzearren Eusko Ikaskuntzaren baitan 1949an sorturiko ekimena da.
Irabazleak 1.500 euro jasoko ditu, eta beste 1.500 bere ideia gauzatu ahal izateko. Proposamenak onartzeko epea ekainaren 1ean zabaldu zen eta irailaren 20an itxiko da.
Informazio gehiagorako: eigazte.eusko-ikaskuntza.org
