Noticias corporativas

01/03/2011

Gazteria

Datorkigunea: 2. Fasea

Hurrengo asteetan "Gazteen partehartzea, bide berrien bila" dokumentua aurkeztuko da komunikabideen aurrean. Eusko Ikaskuntzako Gazteriak kudeaturiko Datorkigunea 2010-2011 proiektuan jardun duten gazteek egindako diagnostikoa, analisia eta proposamenak biltzen ditu dokumentu horrek.

Bitartean, "Gazteen arazo nagusiak" gaia landuko duen programa horren bigarren fasearen lehenengo bilera egin zen otsailaren 19an, Gasteizen. Hausnarketa hau bi zatitan gauzatzekoa da: lehenak etxebizitza arazoa izango du gai nagusi, eta langabezia bigarrenak.

[+] Informazio gehiago

Compartir:
Facebook Twitter Whatsapp