Noticias corporativas

01/07/2012

Gazteria

Datorkigunea 2012- 2013: Migrazioa eta identitatea eta Ipar eta Hego Euskal Herriaren arteko harremana

Urte honetako irailean hasiko den eta 2013ko ekainean bukatuko den Datorkigunearen hirugarren ediziorako dagoeneko 65 pertsonek eman dute izena. Lurralde eta diziplina aniztasuna irizpide nagusi izanik, Datorkigunea osatuko duten 40 gazteek migrazioa eta identitatearen gaia landuko dute 2012ko irailetik 2013 urtarrilera. Hurrengo urteko otsailetik ekainera berriz Ipar eta Hego Euskal Herriko harremana izango dute hizpide, gazteriaren ikuspuntutik hainbat eremu aztertuko direlarik. Bigarren gai honen azterketarako Ipar Euskal Herriko gazte gehiagoren inkorporazioa aurreikusten da, hartara, interesa duenak Eusko Ikaskuntzako bulegoetara zuzendu daiteke edota e-mail bat idatz dezake ainara.iraeta@eusko-ikaskuntza.org helbidera. Datorkiguneko gazteak hilean behin bilera mugikor bat egingo dute eta horrez gain, aurretik bidalitako bibliografia eta landuko diren bi gaietan hainbat adituren hitzak entzun ahal izango dituzte. Landuko diren bi gaien inguruan hausnarketa egiteaz gain, proposamen desberdinak bideratzen saiatuko dira 40 gazteak. Eusko Ikaskuntzaren Gazteria Departamentutik lideratzen den proiektu honek Arabako eta Gipuzkoako Foru Aldundien diru-laguntza jasotzeaz gain, Eusko Jaurlaritzako eta Aquitaniako laguntza ere badu.

[+] Informazio gehiago

Datorkigunea Ipar Euskal Herriko Gazteria Arloko Mahai inguruan

Euskal Herriko Garapen Kontseiluak antolatutako Gazteria Arloko Mahai Ingurua antolatu zuen ekainaren 23an Bidarteko Izarbel Teknogunean. Mahai-inguru hau, Euskal Herriko Garapen Kontseiluak 2009an gazteei buruz lurraldeko profesional asko mobilizatuz hasi zuen lanaren jarraipena da. 2011ko otsailean iragan ziren gazteria arloko eragileen topaketen ondotik, hitzordu berri honek gazteek zein toki duten gizartean eta gazteak nola inplikatu izan ziren landutako gaiak. Mahai-inguru hau, gazteei, profesionalei, herriko hautetsiei eta lurraldeko eragile guztiei irekia egon zen eta bertan Eusko Ikaskuntzako Gazteria Departamentuko arduradunak Datorkigunea proiektua aurkeztu zuen, bere mugaz gaindiko izaera dela eta sortzen duen interesarengatik.

Compartir:
Facebook Twitter Whatsapp