Noticias corporativas

01/06/2007

Gorbeialdea: abentura grafikoa

*Cd-rom

Asmoz Fundazioak 8-10 urte bitarteko gazteei Gorbeialdea eskualdeko landa ingurunea ezagutaraztea helburu duen proiektua bukatu berri du. Hori lortu ahal izateko, CD-ROM interaktiboa prestatu du. Edukia, funtsean, abentura grafiko bat da.

Abentura euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez dagoen Quest bate-an oinarritzen da eta, ibilaldi lineal baten bitartez, ikasleriak, erronka argitu bitarte, askotariko joko eta enigmei aurre egin behar die. Testuinguruan sartzeko istorio edo ipuin bat ere eratu da. Abentura hau 15 herriz osaturik dagoen Gorbeialdea eskualdean kokatzen da eta jokalariari bere herriaren landa ingurunea erakusten dio, baita eskualdeko gainontzekoena ere.

Jokoaren osagarri gisa, eskualdearekin loturiko hainbat argibide- fitxa gehitzen dira: ekonomia, gastronomia, historia, monumentu esanguratsuak, geografia, etab. lantzen dituzte. Horiek guztiek herriaren ikuspuntu osatua emateko balio dute.

Compartir:
Facebook Twitter Whatsapp