Noticias corporativas

01/06/2013

Hausnarketa prozesua: azken urratsak

Hausnarketa prozesuko azken bilera parte hartzaileen ondoren, eta jasotako ekarpenekin, Eusko Ikaskuntzako Lehendakariak ereduaren berrikuntzarako oinarrizko dokumentua gauzatuko du.

Iragan den maiatzean, lurraldez lurralde, Eusko Ikaskuntza berriaren eraikuntzarako azken bilera parte hartzaileak burutu ziren bazkideekin. Lurraldez lurraldeko bazkideekin eta Sailetako lehendakari eta bazkide aktiboekin burutu ziren orotara 6 bilera. Guzti hauetan, Europa mailan diren beste eredu batzuk eta Euskal Herriko erakundeen mapa eta osatzen duten ekosistema aztertu ziren. Ondoren erakundearen ereduaren berrikuntzarako ekarpenak jaso ziren. Azken urrtsa emateko, egindako diagnosia eta jasotako ekarpenak kuntuan izanda, Lehendakariak ereduaren berrikuntzarako oinarrizko dokumentua gauzatuko du.

Dokumentu hau bazkidei zabalduko zaie azken ekarpenak eta iradokizunak jasotzeko helburuarekin.

Compartir:
Facebook Twitter Whatsapp