Noticias corporativas

01/02/2013

Helena Etxekopar-Etxart zendu da

Helena Etxekopar-Etxart 1995 urtean Eusko Ikaskuntzako Iparraldeko bulegoko idazkaria izan zena hil egin da 54 urteko adina zuela. Euskaltzale ezaguna Atharratzen eta gero Irurin bizi izan zen. Lyonen Ingenieri ikasketak egin zituen. Parisera joan zen ondoren Robert Laffont argitaletxearen antolakuntza informatikoan lanera. Ostean antzerki talde bat kudeatzeari ekin zion, ondoren antzerki ikasketak egiteko. Euskal Herrira itzuli zen 90eko hamarkadan eta Eusko Ikaskuntzarekin lan egin zuen Hazparneko Nekazaritza eskola publikoan irakasle sartu aurretik. Antzerki Herrikoia Euskal Herrian memoria bezala ikertu zuen eta honekin liburu bat argitaratu "Une historie du heatre populaire en marche"( 2001)

Compartir:
Facebook Twitter Whatsapp