Noticias corporativas

01/06/2013

Hitzaldiak Ipar Euskal Herrian

Eusko Ikaskuntzak ekainean hasi eta abuztura arte 8 hitzaldi antolatu ditu Ipar Euskal Herrian. Ekainaren 8a, Eusko Ikaskuntzako Baionako Bulegoan Nimal Jayaratna ingelesa egongo Gazte Tituludunei nola lagundu gaiari buruz mintzatzen. Lau egun beranduago, ekainaren 12an, La coopération franco-allemande et l'intégration régionale izenburupean Vincent Muller arituko da. Ekainaren 13an , Euskal Museoan, Jeux et sports traditionnels au Pays Basque hitzaldia emango du Cendrine Lagoueyte. Ekainaren 20 eta 27an, bi hitzaldiak Euskal Museoan eta arratsaldeko 18.00etan, Naissance et déclin de la musicologie sur le chant basque 1897-1990 eta 27an Le mur de l'Atlantique sur la côte basque de Bayonne à Hendaye hitzaldiak egongo dira, lehenengoa Marie Hirigoyenek eskainia eta bigarrena aldiz, Jean Loup Menochetek eskainia. Uztailean bi hitzaldi egongo dira, lehenengoa 6an Biarritzeko Mediatekan Pastorala, trajeria, Jean Louis Davantek eskainia eta 20an aldiz, Euskal Museoan, Iparraldeko abertzaletasunaren iturria. Il y a 50 ans Enbata. Udako egitarauarekin amaitzeko agorrilaren 1ean Biarritzeko mediatekan, Présence des prémontrés en Labourd et à Urdazubi izenburuko hitzaldia eskaini du Michel Duvertek.

Compartir:
Facebook Twitter Whatsapp