Belen Urangak, Soziolinguistikako Klusterreko teknikaria eta DIKOMA proiektuko eta Hizkuntz-ekologiaren koordinatzaileak, abenduaren 5ean Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean Hizkuntza-ekologiaren inguruko hitzaldia emanen du arratsaldeko 19:00etan. Euskararen Nazioarteko Egunaren inguruan Baztango udalak hainbat ekitaldi antolatu ditu eta ospakizun horren barruan txertatzen da ekitaldi hau. Horretarako Belen Urangak Hizkuntza-ekologiaren diskurtsoaren inguruko informazioa eskainiko die baztandarrei hausnarketa eta eztabaida bideratzeko helburuarekin. Horretaz gain, Hizkuntza-ekologiaren marko orokorraren baitan, Soziolinguistikako klusterraren kideak Baztango udalerriko ezaugarri soziolinguistikoei egokituko du bere diskurtsoa. Ideia nagusia da ekologiatik hizkuntza-ekologiara zer nolako jauzia egin nahi dugun erakustea, bai maila teorikoan eta batez ere maila praktikoan; ekologiak gizartean duen arrakasta baliatzea hizkuntza gutxituen biziberritze prozesuan lagungarri izan dadin.
Noticias corporativas
01/11/2013
