*Donostia: urriak 25
Urriaren 25ean Jakiunderen lehen bilera burutuko da. Aurreneko aldiz aurkituko dira, aurrerantzean Eusko Ikaskuntzaren Zientzia, Arte eta Letren Akademia osatuko duten lehen kideak. Jakiunderen aurkezpen publikoa Gipuzkoako Aldundiaren Jauregian egingo da, eta bileran, besteak beste, Jakiundeburua den Pedro Miguel Etxenikek. Akademiaren nondik norakoak azalduko ditu. Ekitaldian, Jakitunei egiaztagiriak banatuko zaizkie.
Jakiunderen Arautegiaren arabera, lehen hogeita bost Jakitun Oso hautatu dira Akademiaren hastapen hauetan, eta beste horrenbeste Supernumerario. Hemendik aurrera, Jakiundek berak izendatuko ditu kideak. Horretarako, Eusko Ikaskuntzan ordezkaturik dauden lurraldeek eta jakintza eremuek ordezkaritza orekatua izan dezaten ahalegina egingo da, eta baita Jakiunden arian-arian genero oreka lortzen saiatuko da.
