Noticias corporativas

01/09/2012

Jentilbaratz bildumaren azken alean haur folklorea gaitzat

Jentilbaratz. Cuadernos de Folklore bildumaren azken argitalpen honetan lan mardula kaleratu da. "Haur folklorea Euskal Herrian. Irakaskuntzako materialak = El folclore infantil en Euskal Herria. Materiales para su enseñanza" titulua daraman hamahirugarren ale honek 541 orrialde ditu eta DVDa darama. Emilio Xabier Dueñas eta Josu Erramun Larrinaga egileen eskutik, denbora luze batez hezkuntzak (belaunaldiz belaunaldi jasotako usadioen irakaskuntzaren bitartez) ume-munduan izan duen garrantziaz jabetu eta teknologia berrien eta aldaketa sozialen aurrean izan den eraldaketari erreparatu diote. Ipuin, abesti, joko eta dantzetan oinarrituriko ondarearen zati bat argitaratu da, belaunaldi berriei folklore irakaskuntzako ikasmaterial baliogarria bihurtuz. Eusko Ikaskuntzak eta BBK Fundazioak babesturiko argitalpena izan da.

http://www.eusko-ikaskuntza.org/eu/publicaciones/colecciones/cuadernos/publicacion.php?o=21563

Compartir:
Facebook Twitter Whatsapp