Noticias corporativas

01/06/2013

KulturMapp Informatikari euskaldunen biltzarrean

Dudarik ez dago sakeleko telefonoek gure bizitzako arlo guztietan eragina izan dutela, are gehiago smartphone direlakoak agertu zirenetik. Hori dela eta, UEUk maitzaren 14ean ospatutako Informatikari euskaldunen biltzarra telefonoei eskeintzea erabaki zuen.

Bertan Euskomediako Iñaki Arrieta Barok KulturMapp aplikazioa aurkeztu zuen. Android gailuetarako app honek Euskal Herria hobeto ezagutzeko parada ematen digu. Google mapetan oinarritutako interfaz batetik abiatuta, gure herriaren ondarearekin lotutako 175 interesgunetik gora ezagutzeko aukera daukagu. Ondarea, gainera, modu zabalean ulertuta: eraikinak bai, baina baita pertsonaiak, sukaldaritza, festak, eta abar.

Aplikazioak horren guztiaren inguruko informazioa ematen digu, euskaraz eta gazteleraz, mugikorretarako espreski prestatutako testuen bitartez. Aplikazioa antzinako 400 argazkiz hornituta datorkigu eta alderdi grafiko honek denboran bidaitzeko aukera ematen digu, aurrean daukagun interesguneak garai batean zuen itxura azaleraziz. Informazioa jasotzea errazteko, KulturMapp audio-gida moduan ere erabil daiteke, TTS teknologiari esker edukiak entzunez.

KulturMapp lortzeko jo Google Play webgunera.

Compartir:
Facebook Twitter Whatsapp