Eusko Ikaskuntzaren Euskomedia Fundazioak historia edo zuzenbidean lizentziadunak behar ditu dokumentazio historikoaren katalogazioko lehiaketa administratibo batean parte hartzeko.
Bete beharreko eskakizunak honakoak dira:
- Historia edo Zuzenbidean Lizentziaduna izatea
- Euskara eta gaztelera menperatzea
- Artxibistika eta paleografia ezagutzak eta formakuntza kontutan izango dira
Beharrezkoa izango da curriculum vitae-a igortzea. Aukeratutako pertsonek tituluaren kopia konpultsatua igorri beharko dute, bai eta CVa lehiaketako eskaintza teknikora gehitzeko baimena eman. Edozein zalantza argitu nahi izanez gero jarri harremanetan Iñaki Arrieta Barorekin 943-322296 telefonoan edo dokumentazioa@euskomedia.org helbidera idatziz.
