Noticias corporativas

01/05/2008

Lan eskaintzak

Eusko Ikaskuntzak, Nafarroako bere egoitzan lan egiteko IDAZKARI bat behar du. Zer eskatzen dugu: - Idazkaritza eta lan administratiboak egiteko gaitasuna. - Euskaraz eta gaztelaniaz lan egiteko gai izatea. - Lan esperientzia izatea. - Giza harremanetarako eta komunikaziorako erraztasuna izatea. - Kudeaketa eta antolaketan gaitasuna izatea. - Berehala lanean hasi ahal izatea. Eskaintzen dugu: -Amatasun baja bat ordezkatzeko denbora osoko kontratua. -Elkarteak dituen parametroen araberako soldata.

* * *

Eusko Ikaskuntzak, GENEROA ETA FEMINISMOEN gaineko ikerketa zabaltzeko, Interneten abiatu duen proiekturako lan eskaintza luzatzen du: Eskatzen da: -Generoa eta feminismoen gaineko ezagutza. -Hizkuntzak: euskara eta gaztelera menderatzea. Ingelesa eta Frantsesa baloratuko dira. -Albisteak eta informazioak erredaktatzeko erraztasuna. Eskaintzen dugu: -Denbora erdiko lan kontratua. Aldi baterako kontratua, egonkortasuna lortzeko aukerarekin.

* * *

Eusko Ikaskuntzak, INFORMATIKA ETA TEKNOLOGIA ARDURADUNAren lanpostua betetzeko: Eskatzen du: -Informatikako ezagupen zabalak izatea: zerbitzariak, segurtasun kopiak, sareak, web proiektuak, bideohitzaldiak eta abar. -Lan esperientzia izatea. -Hizkuntzak: EAEko hizkuntza ofizialak menderatzea. Ingelesa eta frantsesa baloratuko dira -Lanaren antolaketa eta plangintzarako gaitasuna izatea. Berezko ekimena izatea baloratuko da. Eskaintzen du: -Denbora osoko lan-kontratua. -Elkarteak dituen parametroen araberako soldata.

Hautagaiak aurkezteko epea maiatzak 30an amaituko da. Hautagaiak beraien CVa emailez (arrate@eusko-ikaskuntza.org) aurkeztu dezakete.

Compartir:
Facebook Twitter Whatsapp