Noticias corporativas

12/11/2015

Lehendakariak eta Nafarroako Gobernuak harrera egin diote Eusko Ikaskuntzari

Bi hitzordu hauetan, datozen urteetan Eusko Ikaskuntzak abian jarri eta 2018ko mendeurrenaren kongresuaren burutuko diren proiektu nagusien berri eman zuen. Bi Gobernuek erakundearekin elkarlanean jarraitzeko asmoa berretsi zuten.

Lehendakariak eta Nafarroako Gobernuak harrera egin diote Eusko Ikaskuntzari

Azaroa, hitzordu nagusien aroa. Halaxe dirudi, behintzat, Eusko Ikaskuntzan. Izan ere, hilabetearekin batera, bi hitzordu nagusi izan ditu erakundeak, bata bestearen atzetik. Azkena Iñigo Urkullu lehendakaria eta Cristina Uriarte sailburuarekin izan zuen, azaroaren 11n. Bilera honek bi ardatz nagusi izan zituen: Datozen urteetan abian jarri eta 2018an Eusko Ikaskuntzaren mendeurreneko kongresuan burutuko diren proiektu nagusien berri ematea eta etorkizuneko erronkak azaltzea. Ildo berari eutsiz, Eusko Ikaskuntzak bere eredu berria aurkeztu zion lehendakariari. Zentzu horretan, Urkulluk berretsi zuen Eusko Jaurlaritzak Eusko Ikaskuntzarekin duen konpromisoa, eta etorkizunean ere bi erakundeen artean elkarlanean jarraituko dutela nabarmendu zuen, proiektu estrategikoak sustatuz. Lehendakariarekin izandako hitzorduan, Eusko Ikaskuntzako lehendakari Iñaki Dorronsoro, eta lurraldeetako Kontseilu Errektoreko kideak egon ziren.

Lehendakariak eta Nafarroako Gobernuak harrera egin diote Eusko Ikaskuntzari

Antzeko helburua izan zuen Nafarroako Gobernuarekin izandako bilerak. Hitzorduan, Eusko Ikaskuntzak esku artean dituen proiektuen berri eman zion Gobernuko eledun eta Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilari Ana Ollori. Halere, izaera berezia izan zuen bilerak, Uxue Barkos lehendakariaren lan taldeak azpimarratu zuenez: "bi erakundeen arteko harremanak berreskuratu egingo dira". Batzarrean, Eusko Ikaskuntzako lehendakari Iñaki Dorronsoro, Euskarabideako zuzendari Mikel Arregi eta Eusko Ikaskuntzako Beatriz Akizu, Asier Barandiaran eta Mikel Aranburu egon ziren.
Compartir:
Facebook Twitter Whatsapp