Noticias corporativas

01/05/2008

Nafarroako Unibertsitatean

Apirilaren 14an, Nafarroako Unibertsitateko Euskal Kultura eta Hizkuntza Katedrak antolaturiko Euskarazko Kazetaritzaren VI. Jardunaldien esparruan, jardunaldi bat egin zen "Euskonews&Media" kultura eta zientziari buruzko astekari elektronikoaren hamar urteen inguruan. Bertan, Josemari Velez de Mendizabal, Maider Sillero eta Zuriñe Velez de Mendizabalek hitz egin zuten aldizkariaren sorreraz, eraketaz, prestaketaz eta "Euskonews Gaztea" gazteentzako gehigarri berriaz.

Compartir:
Facebook Twitter Whatsapp