Noticias corporativas

01/12/2012

Nazioarteko babesa euskarari

Urtero lez, Eusko Ikaskuntzak Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu du eta, aurtengoan gainera, milaka pertsonek bat egin dute ekimenarekin, 2012ko kanpaina berezia oso arrakastatsua bilakatuz. Aurtengoan, Google-i euskarari doodle-a edo ikur propioa egitearen eskaera egin zitzaion eta eskaerak berak indarra har zezan, jendearen babesa eskatu zen, bere sinadurak atxikimendu gisa, alegia. Guztira 32.000 euskaltzalek bere babesa eman zioten ekimenari urriaren 30etik abenduaren 1era arte egokitutako webgunean www.eusko-ikaskuntza.org/ene, eta hurrengoko egunean, abenduaren 2an, Google-i bidali zitzaizkien sinadura guztiak. Orain, aintzat hartzen badute, noiz azalduko denaren zain geratzea besterik ez da falta.

Era berean, 7. urtez jarraian, ENE Saria banatu egin zen, urtero euskara lanetan gehien nabarmendu den kanpoko erakundeari egiten zaion errekonozimendua. Oraingo edizioan 32.000 eskuratu du, bere 32.000 nabarmenduz.

Compartir:
Facebook Twitter Whatsapp