Noticias corporativas

01/05/2010

Udalak

Zalduondo: firma y archivo

El 23 de abril,Eduardo Ribaguda, como alcalde del Ayuntamiento de Zalduondo, y Federico Verástegui, Vicepresidente por Álava de Eusko Ikaskuntza, firmaron un Convenio de colaboración cultural y científica (1). Como primera realización,se va a proceder a la organización del Archivo Administrativo Municipal, trabajo encomendado al socio Aitor Urzelai bajo la dirección de la experta Montserrat Fernández, y con apoyo de los servicios de la Cuadrilla de Salvatierra. Se dotará de un sistema que permitirá clasificar y ordenar toda la documentación existente así como la que en el futuro se vaya generando.

Esklabotza frankismoan

Esklabotza frankismoan: errepideak eta fortifikazioak Mendebaldeko Pirinioan izenburuko erakusketaren bidaiak aurrera jarraitzen du. Memoriaren Bideak eta Geronimo de Uztariz Institutuak antolaturiko erakusketa hau Eusko Ikaskuntza Udalei eskaintzen ari zaie hitzarmendun Udalei. Donostia, Orbaibar, Amorebieta, Mungia, Barrundia eta Asparrenaren ondoren, maiatzaren 31tik ekainaren 13ra Mutrikuko Zabiel kultura etxean izango da ikusgai. Historia eta lekukotasuna bilduz, Mendebaldeko Pirinioan diktaduraren mendeko presoek gatibu lanetan egindako obra publikoak deskribatzen dira erakusketa honetan.

Negua Ospatuz

Euskomedia Fundazioak ekoitzi eta egindako Negua Ospatuz. Calor, color y ritmos del invierno dokumentala aurkeztu egin da Eusko Ikaskuntzarekin hitzarmena duten eta bertako jai agerpenak ikus-entzunezkoan azaltzen diren hainbat udalerritan aurkeztu da. Joan den otsailetik apirilera arte Oiartzun, Salcedo, Altsasu, Lesaka eta Hondarribian proiektatu da. Sarrera gisako iruzkin labur batzuek bide ematen diete proiekzioei eta, hauek amaiturik, eztabaida zabaldu ohi da bertaraturiko jendearekin. Aurkezpen honekin bukatutzat ematen da dokumentalaren aurkezpen aldi hau datorren negura arte.

?La Bayoneta?

Maiatzaren 11n La Bayoneta. Napoleonen aurcaco Tolosaco aldizcaria delakoaren 5. alea aurkeztuko da. Eusko Ikaskuntzak, Udal Artxiboak eta hiriko Kultura Batzordeak babesturiko argitalpen honek garaiko propaganda orrien formatua imitatzen du, gerra napoleonikoei buruz Tolosako Udal Artxiboak gordeta daukan ondare dokumental aberatsa zabaltzeko bide gisa. Aurkezpenarekin batera, Jurgi Kintanak hitzaldi bat emango du "Euskara ezkutatua: Tolosa 1810ean" gaiari buruz.

Erronkari: Artzaintza

2008an, Erronkariko Izaba eta Burgiko Udalekin sinaturiko hitzarmenen babesean, Cederna-Garalur Garapen Agentziak bideragarritasun azterlan bat agindu zion Eusko Ikaskuntzari etorkizuneko Erronkari Haraneko Artzaintzari buruzko Dokumentazio Zentroaz. Orain dokumentu hustuketaren bigarren faseari ekin beharra zaio. Oraingoan, Pablo Orduna bazkideak burutuko du lana, Fermin Leizaolaren zuzendaritzapean beti ere. Proiektuaren helburua: Uztarroze Goinean Erronkariko artzaintzari buruzko dokumentazio zentro baten sorrera bideratuko duen artxibo dokumentazio nahikoa biltzea.

Compartir:
Facebook Twitter Whatsapp