Agurain: Archivo Municipal
El 9 de febrero en la sede de Vitoria-Gasteiz se presentó el tomo Archivo Municipal de Salvatierra-Agurain. Tomo IV (1501-1521). Se trata de la cuarta y última recopilación de la documentación medieval (4) de Salvatierra, que han sido editadas en el marco del convenio de colaboración. En el acto de presentación intervinieron el autor, Felipe Pozuelo, el Alcalde de Salvatierra, Iñaki Beraza, y el Vicepresidente por Alava, Federico Verasategui quien indicó que "Es interesante sacar a la luz este legado, porque todos nosotros somos el resultado de millones de casualidades, de circunstancias pasadas, y muchas de ellas se reflejan en esos textos".
Zumaia: Erdi Aroko Iturriak
Otsailaren 24an, Zumaiako Foronda Kultura Etxeak Archivo Municipal de Zumaia (1256-1520) liburuaren aurkezpena hartu zuen. ?Euskal Herriko Erdi Aroko Dokumentu Iturriak? bildumaren 139. ale honek transkribaturiko 111 dokumentu biltzen ditu. Zumaiako historiaz aritzeaz gainera, dokumentu horiek argi egiten dute Deba, Getaria, Zestoa edo Mutriku bezalako Gipuzkoako kostaldeko beste zenbait herriren Erdi Aroko iraganean. Aurkezpenean, M. Rosa Ayerbe, bildumaren Zuzendariak, eta Javier Elorza, obraren egileak parte hartu zuten.
Idiazabal: argazkiak
Idiazabal txuri-beltzean. Izenburu horrekin 300 argazki dauzkan liburu interesgarri bat argitaratu da Idiazabal herriaren mende bateko bizitzari buruz. Hala, Eusko Ikaskuntzarekin sinaturiko hitzarmenaren barnean, bertako bizilagunek ekarritako argazkietan oinarriturik, herriko Argazki Artxiboa eratzearren 2007an abiaturiko lana amaitzen da orain. Era horretara 850 iruditik gora bildu ziren; horiek digitalizatu, katalogatu eta Euskomedia Fundazioaren web gunean jarri ziren. Orain Idiazabalgo Udalak argitaratu duen liburua, otsailaren 23an aurkeztu zena, hamar kapitulutan antolaturik dago herriko bizitzaren hainbat alderdiri dagozkienak: Herria, Herritarrak, Festak, Kirolak, Erlijioa, Eskola, etab.
