Noticias corporativas

01/01/2012

Udalak

Markina-Xemeingo karmeldarren eragin kultural eta soziala jasotzen den ikerketa aurkeztu da

2011ko abenduaren 16an "Karmeldarren eragin kultural eta soziala Markina-Xemeinen. 1960-1980 hamarkadetan herriko kultur bizitzari emandako bultzada eta babesa" liburua aurkeztu zen, Markina-Xemeingo udaletxean.

Eusko Ikaskuntza eta Markina-Xemeingo udalaren laguntzarekin eskuratutako ikerketa bekaren ondorioa izan da Xabier Larrañaga Gisasola egileak argitalpen honetan bildu duena. Eusko Ikaskuntzaren Lankidetzan bildumaren 54. zenbakian argitaratu den liburu horretan, Markina-Xemeingo karmeldarrek herriko bizitza kultural eta sozialean izandako eraginaren azterketa burutu da, batez ere frankismoaren azken urteetatik trantsizioa garatu zen arte (1960-1985). Eragin hori hiru esparrutan banatu da batez ere: Zerutxu ikastola eta kultur elkartearen sorrera eta bultzadan, bertsolarien biltzarra antolatzean eta Sugar izeneko gazte elkartearen sorreran.

Aurkezpenean besteak beste, Aingeru Zabalak, Eusko Ikaskuntzako ordezkari gisa, Josune Baskaran, Udaleko kultura zinegotziak, Aita Luis Baraizarra karmeldarrak eta Xabier Larrañaga liburuaren egileak parte hartu zuten.

[+] Informazio gehiago

Ciclo de conferencias: acercando el conocimiento

Eusko Ikaskuntza ha celebrado durante los meses de noviembre y diciembre, un Ciclo de Conferencias bajo el título "Acercado el conocimiento". En total, fueron diez las ponencias presentadas en diferentes municipios de Navarra. La primera de ellas se escuchó el 3 de noviembre en Garínoain y el ciclo finalizó el 17 de diciembre en Urroz-Villa. Los temas han sido muy variados; desde la conquista de 1512 hasta danzas, oficios, indumentarias de Navarra, todas ellas con un enfoque histórico y con el objetivo de incentivar la participación de los socios y fortalecer la relación con los ayuntamientos conveniados. Con la colaboración de los ayuntamientos, durante el 2011, Eusko Ikaskuntza ha estado presente en los municipios de Valdorba (Garinoian, Orisoain, Pueyo, Leoz, Oloriz), Estella, Urroz-Villa, Burgui y Auritz-Burguete.

Debido al éxito de dichas conferencias y el interés y agradecimiento que han mostrado los ayuntamientos, la Sociedad dará continuidad a estas charlas durante el año 2012. La primera de ellas se celebrará el 25 de febrero en Urraul Bajo donde Pablo Orduna presentará su conferencia bajo el título "Almadieros en el río Irati". Esta iniciativa seguirá durante todo el año, en Oibar, Isaba y otros municipios navarros.

Gerra Zibila Aretxabaletan

Iragan den abenduaren 29an, Aretxabaletan, Eusko Ikaskuntza eta Aretxabaletako Udalaren elkarlanaren ondorioa den "Gerra Zibila Aretxabaletan. Ezin ahaztu!" liburua aurkeztu zen. Aurkezpen honetarako Udalak oroimen ekitaldi bat antolatu zuen Iñaki Urretak (ikerketan parte hartu duen aretxabaletarra) gidatua. Eguerdiko 12.00etan abian jarri zen ekitaldiari diaporama batekin eman zitzaion hasiera. Ondoren Josu Chueca Eusko Ikaskuntzako ordezkariak eta Lore Martinez, Udaleko zinegotziak liburuaren aurkezpena egin zuten. Jarraian "Malko Gorriak" dokumentalaren 10 minutuko trailerra jarri zen eta ondoren Joxerra Intxauspe "Gerra Zibila ARETXABALETAN. Ezin ahaztu!" lanaren koordinatzailearen hitzak entzun zituzten bertan bildutakoek. Ekitaldiari amaiera emateko, errepresaliatuen familiei eta Felix Urtubiri errekonozimendua hunkigarria egin zitzaien.

Compartir:
Facebook Twitter Whatsapp