Conferencia en Idiazabal
En el marco del convenio de colaboración con el Ayuntamiento de Idiazabal, el 11 diciembre en el salón municipal de actos la socia de Eusko Ikaskuntza Amaia Nausia Pimoulier impartirá una conferencia sobre las mujeres en tiempos de la conquista de Navarra, hace quinientos años. La historiadora hará repaso a la situación que debieron afrontar las mujeres navarras en un momento de cambios políticos y de adoctrinamiento moral, y especialmente aquellas que intentaban ejercer su autonomía. Los testimonios de estas "protagonistas en la sombra" aparecen recogidos en los legajos producidos por los tribunales de Justicia de la época.
http://www.eusko-ikaskuntza.org/eu/novedadesyagenda/agenda/object.php?o=21770
Antzinako lanbideen etnografia-tailerra Gaubea/Valdegobian
Egur zaharra zizelkatzearen ikastaroaren emaitza baikorra jaso da Gaubea/Valdegobian, azaroaren 24ean eginiko ikastaroan, alde batetik zizelkatze eta zurgintza lanekin erlazionaturiko tresnak erakutsi ziren, eta gainera zizelkatze lana burutu zen, intxaurrondo zaharraren egurra erabiliz. Bestalde, egurra landu nahi zuen edonork, bertan gubiak eta haritzaren taulak izan zituen eskuragai, parte hartzaileek zizelkatzeko eta egurra lantzeko oinarrizko ezagutzak jasotzeko aukera izanik. Antzinako lanbideen etnografia-tailerraren antolatzailea Gaubeako Udala eta Eusko Ikaskuntza izan dira.
Ikastaroa, Fernando García Arnaiz zizelkari eta artisauak eman zuen, Gaubeako udal liburutegian, goizeko 11:00etan hasi eta 14:00etara bitartean.

http://www.eusko-ikaskuntza.org/eu/cursosyjornadas/listado/object.php?o=21766
Symposium: Politikagintza Bilbon
Bilboko historia eta politika sakon jorratuz burutu da XVI. Symposium jardunaldia, azaroaren 28an, Bilbon bertan. Eusko Ikaskuntzak eta Bilboko Kultura eta Hezkuntza sailak antolatu zituzten hizketaldien gaia zehazki honakoa izan zen: "Politikagintza Bilbon: erakundeak, alderdi politikoak, eragileen kultura politikoak eta esperientziak".

Parte hartu zuten ikertzaileek Bilbok, azken bi mendeetan, esparru publikoan eta antolaketa politikoan jasandako hainbat esperientzia eta ikuspuntuaz jardun zuten. Bilbo azken 700 urte hauetan, hainbat modutako biztanleriaren antolaketa politikoaz eratu izan dela gogorarazi zuten. Elkarbizitzaren eraketak eta bilakaerak bilbotarren artean aukera eta esperientzia desberdinak ekarri dituztela eta kultura politikoak gihartu eta garatu direla sakondu zen. Azken bi mendeotan bereziki, alderdi politikoak sortu izan dira eta bilakaera eta antolaketa horiek bilbotarren antolaketa politikoa gorpuztu dutela adierazi zuten.
http://www.eusko-ikaskuntza.org/eu/cursosyjornadas/listado/object.php?o=20926
Hitzaldia-Kontzertua Amorebieta-Etxanon
Amorebietako Santa Maria elizan aurkitzen den estilo erromantikoko organoa zaharberritua izan da orain gutxi. Organo berezi hau, 1896an Aquilino Amezuak sortua eta eraikia izan zen. Zaharberritze horrek bultzatuta eta 2012an Aquilino Amezua hil zela 100. urteurrena ospatzeko asmoz, Eusko Ikaskuntzak eta Amorebieta-Etxanoko Udalak, abenduan zehar bi ekintza antolatu dituzte. Bi ekitaldi hauek "Diego de Amezua, Asociación de Amigos del Órgano"-k antolatzen duen "Bizkaiko Hotsak-Sonidos de Bizkaia" deritzan VII. Organo jaialdiaren parte izango dira.
Eusko Ikaskuntzako bazkideak diren Sergio del Campo eta José Luis Echechipíaren bitartez, Santa Maria elizan bertan, abenduaren 15ean larunbatez, hitzaldi interesgarria izango da. Lehenengoa, organuen eraikuntza eta berriztatze lanetan aditua eta bigarrena, berriz, organo jotzailea eta konpositore handia. Biak ere Amezuaren organoaren berezitasunak uztartuko dituzte.

Bi aste beranduago, abenduaren 29an, Josep María Escalona, Gironako organo irakasle eta Bartzelona katedraleko eta Torroella de Montgrí parrokiako organistaren kontzertua eskainiko da.
Santa Maria elizara hurbiltzen den edonork sarrera irekia izango du. Bi ekitaldiak 20:00etan hasiko dira.
http://www.eusko-ikaskuntza.org/eu/cursosyjornadas/listado/object.php?o=21806
Últimas charlas del año dentro del ciclo acercando el conocimiento
Durante el mes de noviembre se han impartido dos charlas con gran éxito, la primera en Urraúl Bajo (concejo de Rípodas) y la segunda en Oroz-Betelu. El 23 de noviembre, bajo el título "Castillos de Navarra. El sistema defensivo del reino", Joseba Asirón, historiador y socio de Eusko Ikaskuntza, ofreció una charla para dar a conocer una serie de castillos de tenencia real, que se complementaban con recintos urbanos amurallados y torres de linaje de los denominados "palacios de cabo de armería".

El 24 de noviembre, Peio Monteano, historiador y socio de Eusko Ikaskuntza, habló sobre la guerra de la conquista sucedida entre 1512 y 1529, vista desde Navarra donde se aprecian distintas fases en las que se imbrican dos hechos históricos complejos: una guerra civil de corte medieval que divide a los navarros y una guerra internacional de corte moderno que enfrenta a las dos grandes potencias europeas de la época: Francia y España.
Por la gran acogida del ciclo y la participación y entrega de los socios y ayuntamientos, durante el año 2013, se continuará con las charlas por los municipios de Navarra. A finales de este mismo año se actualizará el catálogo y por ello, animamos a los socios y socias a participar en este proyecto.
http://www.eusko-ikaskuntza.org/eu/cursosyjornadas/listado/object.php?o=21347&actual=2
Nafarroan hitzaldiak emateko deialdia
Gai erakargarriak badituzu edo gaur egun kezkatzen gaituzten gaietan aditua bazara, Nafarroan bizi bazara eta bertako herrietan hitzaldiak eman nahi badituzu, ondorengo 2 inprimakiak bete beharko dituzu eta NAN formatoko argazki bat bidali beharko duzu. Inprimakiak euskaraz eta gazteleraz daude eta hitzaldiaren hizkuntzaren arabera osatu beharko dituzu abenduaren 21a baino lehen, helbide elektroniko honetara igorriz: iruna@eusko-ikaskuntza.org eta zalantzaren bat izan ezkero ondorengo telefonora dei egin dezakezu: 948222105.
