Leire Iturregui / Iker Merchán

2021-04-21

Kazetariak eta EHUko ikerlariak

“Emakumeek espazio publikoa okupatzeko dituzten zailtasunak errepikatu egiten dira sarean”

 


Leire Iturregui
Kazetaria eta EHUko ikerlaria.

Irakasle agregatua (2019). Doktorea (2011) eta Kazetaritzan (2003) eta Zientzia Politikoa eta Administrazioan (2007) Lizentziatua. 2009tik irakaslea da Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Kazetaritza II Sailean (UPV/EHU). Berrien idazkera irratian eta Komunikazio Bulegoak irakasgaiak ematen ditu Kazetaritza Graduan, eta irakaslea da baita Gizarte Komunikazioa Ikerketa Masterrean, Nazioarteko Ikasketen Masterrean eta UPV/EHU-EITB Multimedia Komunikazioa Masterrean.

Ikerketa arloan hamabi ikerketa proiektutan parte hartu du, besteak beste, Ekonomia eta Leihakortasun Ministerioak, Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak edo Eusko Ikaskuntzak finantzatutakoak.

Bere ibilbide profesionalean Cadena SEReko tokiko irratietan lan egin du eta El Correo egunkariko kolaboratzailea izan da. 2008 eta 2011 bitartean EUDEL Euskadiko Udalen Elkarteko komunikazio arduraduna izan da. Bere ikerketa lerro nagusiak gatazka kazetaritza, kazetarien lan baldintzak, erakunde komunikazioa eta generoa, komunikazioa eta irakaskuntza dira. Municheko Unibertsitatean (LMU) lau hilabeteko ikerketa egonaldi bat egin du (2017).

Iker Merchán
Kazetaria eta EHUko ikerlaria.

Barakaldo, Bizkaia, 1977. Merchán Kazetaritzan doktorea da, Euskal Herriko Unibertsitatean (nazioarteko aipamena). Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko irakaslea da 2016tik. Doktoretza aurreko ikerketa-lana Budapesteko Central European Universityn egin zuen, eta doktoretza ondokoa Universidad de Buenos Airesen. Hizlari izan da Universidad de Cantabrian, Universidad Carlos III-n, Deustuko Unibertsitatean eta Mondragon Unibertsitatean.

Bere ibilbide profesionalean Consumer.es martxan jarri eta garatu zuen, OJDren arabera Espainiako bostgarren hedabidea irakurle kopuruaren arabera. Ondoren, Eroskik interneten duen presentziaren arduraduna izatera pasa zen, 'Product manager' Semantix hizkuntzalaritza konputazionaleko 'startup-ean’ eta Soda.tv-rako ikus-entzunezko ekoiztetxeko kudeatzailea. Sarean Sar komunikazio korporatiboko aholkularitza-enpresa sortu zuen eta La Salve garagardoen Bilboko enpresa birsortu zuen.

Bitartez ikerketa taldearen kide, gizarte-bazterketa murrizteko eta ingurune digitaletako komunikazioari esker berdintasuna sustatzeko bideetan oinarritzen da bere ikerketa-lana.


Compartir
Facebook Twitter Whatsapp

ANTERIORES

Juan S. Gutiérrez / Maialen Olabe Aguirre / Xalbat Alzugaray

 

Irakurri

Arantza Arrien / Edorta Lamo

 

Irakurri

Gaizka Aranguren / Txoli Mateos

 

Irakurri

Mertxe Larrañaga / Yolanda Jubeto

 

Irakurri

Ana Urkiza / Eusko Ikaskuntzako lehendakaria

 

Irakurri