Kultur kudeaketa begirada feminista batetik

Foroak eta Mintegiak

Kultur kudeaketa begirada feminista batetik

Ordutegia eta data:
2022/09/22 9:00 - 14:00
Tokia:
BBK Kuna. Bilbo

Zein pausu eman beharko genituzke kultur kudeaketa begirada feminista batetik egiteko? Nola lortu berdintasuna kulturarako sarbidean, ekoizpenean eta bizitza kulturalaren erabateko gozamenean? Ba al dago Euskal Herrian bide hori jorratzen ari denik? Zein muga eta zein indargune izan dituzte ekimen horiek?

Galdera horiei guztiei erantzuteko Sinposio honen helburua izango da, kultur politika feminista batzuetarako bidea irudikatzea, genero eta beste era bateko (adina, jatorria, hizkuntza, errenta…) desberdinkeriarik gabe bizitza kulturalean, sorkuntza eta ekoizpenean eta gobernantza kulturalean parte-hartzea bermatuko dituena. 

 

Egitaraua

9:00

Ongi etorri instituzionala

9:15

Hitzaldi nagusia: Ikuspegi feminista kudeaketa prozesuetan

10:00

Solasaldi sortzailea

11:15

Atsedenaldia

11:45

Tailerra

12:45

Mahai ingurua praktika onekin

14:00

Itxiera