Udalekiko lankidetza dugu Eusko Ikaskuntzaren giltzarrietako bat. Gure proiektua bazkide moduan babesteaz gain, aspalditik daramagu haiekin proiektu ezberdinak gauzatzen.
Udalekiko lankidetza dugu Eusko Ikaskuntzaren giltzarrietako bat. Gure proiektua bazkide moduan babesteaz gain, aspalditik daramagu haiekin proiektu ezberdinak gauzatzen.
90. hamarkadan hasi zen Eusko Ikaskuntza Euskal Herriko udal ezberdinekin hitzarmenak sinatzen eta horien bidez elkarlanean bultzatutako proiektuak garatzen. Lehengo urte horietan ikerketa historikoak, antropologikoak eta sozio-linguistikoak, argitalpenak, Historia eta Ondareari buruzko hitzaldi eta jardunaldiak edo artxiboen egoera txostenak, katalogazioak eta digitalizazioak izan ziren ohiko proiektu ereduak.
2014ean DENOK GAI hausnarketa prozesuaren ondorioz berritu zen Eusko Ikaskuntzaren filosofia eta jarduna. Horren fruitu izan zen gure lana zuzentzen duen zuhaitza. Bost eremuetako lantaldeak eta proiektuak abiatu ostean, beharrezkoa ikusi zen udalekiko lankidetza Eusko Ikaskuntzaren estrategia berriari egokitu behar zitzaiola, elkarlana emankorragoa eta eraginkorragoa izan zedin. 2017an berritu zen udalekiko lankidetza eredua eta baita haiekin burutzen ditugun proiektu motak ere, eta gure bazkide diren udalei bisitak egiten hasi ginen aldaketa hauen berri emateko.
Onarpen zabala jaso du egitasmo berriak udalen aldetik, eta beren bazkidetza berresteaz gain molde berriko proiektuak gauzatzen joan gara.
Aurtengo helburua da udalen sarea sendotzea. Modu honetan, elkar elikatuz eta lankidetza sustatuz, herri bakoitzarentzat zein Eusko Ikaskuntzarentzat eta, horrela, Euskal Herri osoarentzat baliagarria izango den ekarpena egitea du xede udalen proiektuak.
Harreman estu eta iraunkorrak bilatzen ditugu, elkar elikatzeko eta elkarrengandik ikasteko helburuarekin. Lotura hori lortzeko asmoz, Eusko Ikaskuntzak proposamen berezia egiten die gure sarearen parte oraindik ez diren Udalei: gure bazkide egitea. Horretarako, jar zaitez gurekin harremanetan.
2020. urterako prestatu dugun katalogoan Eusko Ikaskuntzak udalei eskaintzen dizkien proiektu aukera ezberdinak jaso ditugu.
2018ko azaroaren 23an Oñatin aurkeztu zen Liburu Zuriak nahi dugun etorkizuna herri gisa eratzeko desiragarriak diren eszenatokiak eta horiei erantzuteko agenden proposamenak biltzen ditu. Horren ondoren 2019an martxan jarritako proiektuek hainbat gai jarri dituzte mahai gainean. Hauetako batzuek zuzeneko harremana daukate herriek orain eta etorkizunean izanen dituzten erronkekin. Beste batzuen inguruan, berriz, udalerriek asko daukate esateko “Geroa Elkar-Ekin” eraikitzeko bidean. Hauek dira gure hausnarketa gaiak, udaletan jorratu litezkeenak:
Nola egiten dugu? Metodologia partehartzaileen filosofia darabilgu, gobernantza eredu berri baten aldeko apostuaren adierazle. Proiektuaren izaera eta helburuen arabera, ekimen mota ezberdinak egon daitezke: hitzaldi-eztabaida, Etorkizun Foroa, Herritarren-mahai-Gizarte foro dinamika, GizarteLab, edo beste prozesu/dinamika parte-hartzaile batzuk.
Zergatik lan egin Eusko Ikaskuntzarekin?
Bertako adituekin lan egiten dugulako, ondarearen ikerketa sakona, baliabideen diagnosia eta sortutako edukien berme zientifikoa ziurtatzeko. Eta guztia, diseinu egoki eta erakargarriaz, eta goi-mailako euskarri eta materialetan islaturik.
Nola egiten dugu?
Eusko Ikaskuntza guztiaz arduratzen da: diagnosia, proposamena, edukien lanketa, irudiak, diseinua eta materialen produkzioa. Beti ere eta une oro, Udalak izendatzen duen ordezkariekin etengabeko harremanean eta bere onespenarekin.
ETORKIZUNEKO ERRONKEI BURUZKO PROIEKTU EREDUAK
HISTORIA ETA ONDAREAREN INTERPRETAZIO PLANEN EREDUAK
Jarri gurekin harremanetan eta galdetu nola parte har dezakezun