Energia berriztagarriak. Herrigintzatik sortutako ekimenak, etorkizuneko irtenbidea?

Foroak eta mintegiak

2016/12/15

Energia berriztagarriak. Herrigintzatik sortutako ekimenak, etorkizuneko irtenbidea?

Abenduaren 13an Beran foro parte-hartzailea ospatu zuen. Haren helburua, energia berriztagarrien etorkizuna irudikatzea eta horren inguruan sortutako herri-ekimenak aztertzea izan zen.

"Nahi dugun gizartea, izango dugun gizartea", EKINEZ proiektuaren baitan jasota dagoena, abenduaren 13an Berako Beralandeta aretoan foro parte-hartzailea ospatu zuen. Haren helburua, energia berriztagarrien etorkizuna irudikatzea eta horren inguruan sortutako herri-ekimenak aztertzea izan zen.

Saioari hasiera emateko Berako alkateak, Josu Iratzokik eta Jean-Michel Larrasquetek harrera hitzak egin zituzten. Ondoren Xabier Zubialdek, Acimuth enpresatik, gaiaren inguruko hausnarketa-hitzaldia eskaini zuen. Iban Lizarraldek, dinamikaren azalpena egin ostean, bertaratutakoak bi lantaldetan banatu zituen.

Beste behin, partaidetza anitza eta interesgarria izatea lortu zen, bai eta jardunean zehar azaldutako ekarpen, iritzi eta proposamenak ere.

Foroa egin ahal izateko ezinbestekoa izan da Nafarroako Gobernuko babesa eta Berako udalaren laguntza.

Datozen egunotan, saioaren emaitzak Eusko Ikaskuntzaren webgunean (www.eusko-ikaskuntza.eus) egongo dira ikusgai.

2016.12.13 Erenegia berriztagarriak Berako Foroa (Nafarroa. Bera)

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp