Urriaren 3a eta azaroaren 14a bitartean, hainbat Herritarren Mahai eta Gizarte Foro egiten ari dira, Baztan, Berriozar eta Castejonen, erkidegoan dagoen dibertsitateaz eta kohesioaz eztabaidatu asmoz.
Eusko Ikaskuntzak eta Foru Gobernuak Nafarroaren aniztasunaren kudeaketa demokratikoari buruzko lan programa jarri du abian, herritarrei irekia, eztabaida sustatu nahi duena eta partehartzailea. Testuinguru honetan, batetik, herritarrei zuzendutako saioak ospatu dira eta, bestetik, bertako eragile, teknikari, komunitate ordezkari eta agentei zuzendutako beste batzuk aurreikusita daude.
Eusko Ikaskuntzako dinamizazio taldearen laguntzarekin, aipatutako Mahaietan eta talde txikiak osatuz (jatorri eta ideologia ezberdinetako lauzpabost pertsona) lurraldearen iruditeria kolektiboaz eztabaidatu zen eta horrekin batera, Nafarroan elkarbizitza oztopatzen duten gatazkak identifikatu eta irtenbide eraikitzaileak proposatu ziren.
Baztan | Berriozar | Castejon |
Gizarte Foroen ondorioen zain, jada aurreikusi daitezke elkarbizitzan eragina duen hainbat kezka, hala nola, Nafarroako polarizazio ideologikoa, edota hizkuntza aniztasuna. Baina horiekin batera, badira partekatzen diren beste elementu batzuk, besteak beste, lurrarekiko maitasuna, elkar ulertzeko desioa, edota erkidegoan dagoen esfortzu eta lanerako gaitasuna.
Giroa lasaia eta konfiantza handikoa izan dela azpimarratu dute parteideek, zein antolakuntzako arduradunek.