Large Techno Social Systems. Emergence of Social Welfare Techno Systems. Summary = Sistema teknosozial handiak. Ongizateko teknologia-sistemen sorrera. Laburpena

Large Techno Social Systems. Emergence of Social Welfare Techno Systems. Summary

Artikulu honek RIEV-eko ale hau osatzen duten artikulu guztien edukia laburbiltzen du, bakoitzaren ekarpen nagusia nabarmenduz eta horien ardura izan duten egileak aipatuz.

Sistema tekniko-sozial handiak. Lapurpena.

Sarrera

Sistema teknosozial handien (LTS, ingelesezko siglen arabera, Large Techno-Social systems) ezaugarri dira eragile heterogeneoen kopuru handia eta haietan hasitako prozesuen konplexutasuna eta izaera emergenteagatik (Rod eta Kera, 2010). Paradigma bereizgarria irudikatzen dute gizarte garaikideetan, non teknologia aurreratua gizarte-egitura konplexuekin lotzen baita berez, eta erronka eta aukera multifazetikoak sortzen diren (Vespignani, 2009). Sistema hauek zibilizazio modernoaren giltzarri bihurtu dira, eta haien eragina erakunde, sektore eta ekonomia, kultura eta paisaia politikoetan nabaritzen da (Jolly et al., 2006). Sistema hauek ulertzea ez da bilaketa akademiko hutsa, premia sozial larria baizik. RIEV-eko zenbaki berezi hau LTS menderakaitz hauetan sakontzen du, eta hauen funtzionamenduaren, erronken eta garapen iraunkorrerako beharrezkoak diren konponbide eta eztabaida aginduzkoen ikuspegi integrala eskeintzen du.

LTS-ak funtsezkoak dira giza aurrerapenaren ibilbidea taxutzeko. Abangoardiako teknologiak gizarte-sareak eta gizarteen funtzionamendua aldatzen ari du. Baina integrazio hori ez dago desafioetatik salbuetsita. Dilema etikoak, segurtasunerako mehatxuak eta desberdintasun sozioekonomikoak dira sistema horietatik sortzen diren arazo konplexuen adibide batzuk. Gainera, LTS-en ondorioak ez dira eskualde edo sektore jakin batera mugatzen. Globalak eta polifazetikoak dira. Beraz, sistema horien ulermen holistikoa funtsezkoa da elkarrekin konektatutako gure munduaren konplexutasunetan nabigatzeko.

LTS-ak aztertzeko, ikuspegi askotatik heldu behar zaie. Zenbaki berezi honen helburua ikuspegi horietako batzuk atzematea da (adib. humanitate digitalak, osasun mentala, informatika gizatiartua, hiri-plangintza, nortasunaren sorkuntza, lehentasunak ezartzea, politika publikoak), eta horren ondorioz, binomio teknosozial horrek irekitzen dituen eztabaida batzuei ekitea. RIEV-eko zenbaki berezi honek LTS-en eta hauen ondorioei buruzko ikerketan laguntzen du, hauen garapenetik eta beraien ondorengo integraziotik sortzen diren erronka kritikoetako batzuk jorratuz.

Zenbaki hau osatzen duten artikuluek diziplina anitzeko auzi zientifiko horretatik sor daitezkeen ikerketa-aukera/-agenda berriak eztabaidatzen dituzte. Teknologiaren eta gizartearen arteko interakzio korapilatsua aztertzean, RIEV-eko zenbaki honek agerian uzten ditu gaur egun ditugun eta etorkizun hurbilean izango ditugun erronka batzuk. Gai horiei ekitea funtsezkoa izango da gure gizarteen funtzionamendu egokia bermatzeko eta oinarrizko giza balioak babesteko. Eremu fisiko eta digitalen arteko mugak lausotu egiten diren garai hontan, nahitaezkoa da erronka hauek ulertzea eta hauei heltzea.

Alea irekitzen duen lehen artikulua Jesús Ugaldek eta Javier Echeverriak idatzi dute. Ugalde doktorea Kimika Fisikoko irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitatean. Javier Echeverria Zientziarako Euskal Fundazioako ikertzailea da (Ikerbasque). Beraien artikuluak LTS-en eta gizarte araudien arteko elkarreragin dinamikoa azpimarratzen du, barne eta kanpo aldaketetara denbora errealean egokitzeko beharra nabarmenduz. Zenbait adibide argigarri erabiliz, kontuan hartu beharreko geruza anitzak aipatzen dira: tokiko erregulazioak, ereduak eta portaerak, gizarte-elkarreraginen dentsitatea eta konplexutasuna, barne- eta kanpo-inguruneen kobilakaera eta haien kudeaketari lotutako erronkak.

Bigarren artikulua Maite Apezteguiak idatzi du. Apezteguia anderea Apezteguia Arquitectos enpresa arkitektonikoaren sortzailea da. Nafarroako Unibertsitateko hiri-arkitektoa, 2002an, Espainiaren ordezkari izan zen Veneziako Bienaleko Arkitekturaren Nazioarteko 8. Erakusketan. Orain arte erabili diren hiri-plangintzako eredu eta tresnen krisia dela eta, bere artikuluak XXI. mendeko hiriari buruzko gogoeta ebolutibo eta holistikoa eskaintzen du.

Hirugarren artikulua Nekane Balluerkak eta Olatz Goñi Balentziagak idatzi dute. Balluerka doktorea Euskal Herriko Unibertsitateko Qualiker ikerketa-taldeko burua da. Talde horretako kide da Goñi Balentziaga doktorea ere, nor jokabide-zientzien metodoetan jartzen du arreta. Beraien artikuluak teknologiak osasun mentalean duen eragina ebaluatzen du, eta haren onurak eta arriskuak nabarmentzen ditu. Artikuluaren arabera, berrikuntza pertsonarengan oinarritutako osasun mentalarekin orekatzea eta osasun mentaleko profesionalak indartzea funtsezkoa da ongizate unibertsala sustatzeko.

Ander Gurrutxaga Abad eta Auxkin Galarraga Ezponda dira hurrengo artikuluaren egileak. Gurrutxaga doktorea Euskal Herriko Unibertsitateko soziologia-irakaslea da, eta INNOLAB ikerketa-taldeko ikertzaile nagusia. Aldaketaren, konplexutasunaren eta berrikuntzaren arteko bidegurutzean jartzen du arrêta ikerketa talde honek. Galarraga doktorea, berriz, Euskal Herriko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko irakasle elkartua da. Artikuluak, sistema sozioteknikoak aldaketa sozioestruktural globalekin eta tokiko historiarekin nola konprometitzen diren eztabaidatzen du, Nerbioi ibaiaren ezkerraldea aztergai hartuta.

Bosgarren artikuluaren egileak Nagore Ipiña Larrañaga eta Vicente Atxa Uribe dira. Atxa doktorea Mondragon Unibertsitateko errektorea da, eta Ipiña doktorea Mondragon Unibertsitateko Giza eta Hezkuntza Zientzien Eskolako dekanoa. Beraien lana giza kritiko eta kontzienteen esparrua espazio digitaletan sakontzen du, eta teknologiaren eta ikuspegi humanistikoen arteko elkargune erabakigarria azpimarratzen du. Hainbat ikuspuntutatik begiratuta, artikuluak humanitate kritikoek erronka sozialei aurre egiteko duten gaitasuna nabarmentzen du, eta dekalogo bat eskaintzen du teknologiaren garapenean eta hedapenean giza esperientziak eta gogoeta etikoak lehenesteko.

Seigarren artikulua Pedro Larrañagarena eta Vicente P. Solovievena da. Larrañaga doktorea Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko Informatika eta Adimen Artifizialeko irakaslea da, eta Soloviev jauna Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko Adimen Konputazionaleko Taldeko doktoretza-ikaslea. Beraien artikuluak sistema tekniko-sozialak sare konplexuen bidez irudikatzeko aukera eztabaidatzen du, eredu matematikoak erabiliz haien portaera aurreikusteko. Sareen teoria konplexua sartzen du, hainbat eremutan aplikatuz, eta sare bibliografiko bat erakusten du akademian, sarbide irekiko softwarea erabiliz.

Zazpigarren artikulua, Bilboko Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Eskolako MORE lab ikerketa-taldeko kideak diren Diego López-de-Ipiña, Diego Casado-Mansilla, Maite Puerta eta Oihane Gómez-en egilekidetza da. Hauen artikulak komunitate adimendunetarako estrategia sozioteknikoak aztertzen ditu, herritarren jabekuntzarako koprodukzioa eta ekintza jasangarrietarako herritarren zientzia nabarmenduz. Konputazio Humanizatuaren alde egiten du, gizakiak aurrerapen teknologikoetan integratuz.

Hurrengo artikulua Itziar Otegui-Feliz, Andoni Ibarra eta José María Pitarke-k idatzi dute. Otegui-Feliz anderea CIC-Nanogune-ko komunikazio- eta dibulgazio-burua da, Ibarra doktorea Euskal Herriko Unibertsitateko Zientziaren Filosofiako irakaslea, eta Pitarke doktorea Euskal Herriko Unibertsitateko Fisikako irakaslea da. Beraien lanak euskal ikerketa- eta berrikuntza-sistema aztertzen du, sistema teknosozial handiaren funtsezko osagai gisa. Artikuluak euskal ikerketa eta berrikuntza sistema honek izan duen bilakaerarekin lotutako erronka sozial batzuei heltzen die, eta irtenbideak proposatzen ditu ikerketa eta berrikuntza ireki eta arduratsuaren esparruan.

Azkenik, zenbaki hau itxi egiten duen artikulua Ignacio Palacios-Huertak idatzia da. Palacios-Huerta doktorea London School of Economics eskolako Kudeaketa Saileko irakaslea da. Bere artikuluak LTS-ek portaera, lehentasun eta ekonomia globalean izan dezaketen eragina du ardatz. Oreka-esparru baten beharra azpimarratzen du, lehentasunak nola sortzen diren ulertzeko, eta esparru formalak berrikusten ditu lehentasunen prestakuntza endogenoa aztertzeko eta eragile desberdinek elkarri lotutako sistemetan duten eragina neurtzeko.

Erreferentzia bibliografikoak

Jolly, L., Radcliffe, D., Smith, A., Nycyk, M., & Andersen, J. (2006). Techno-social systems in organisations. International Journal of Technology, Knowledge and Society, 1(3), 91.

Rod, J., & Kera, D. (2010). From agency and subjectivity to animism: phenomenological and Science Technology Studies (STS) approach to design of large techno-social systems. Digital Creativity, 21(1), 70-76.

Vespignani, A. (2009). Predicting the behavior of techno-social systems. Science, 325(5939), 425-428.


Lourdes Basabe-Desmonts eta Jon Mikel Zabala-Iturriagagoitia. Argitaratzaile gonbidatuak