Agenda
Radio
Olentzero. Mitoaren errealitateari erreparatzeko Xabier Kerexeta elkarrizketatuko dugu
- Heure et la date:
- 25/12/2016
- Lieu:
- Euskadi Irratia. Amarauna
Olentzerok Mari Domingik lagunduta egiten du oparien banaketa XXI. mendean. Gainera, itxurari erreparatuz gero, modaren bilakaerari ere jarraitu dio gure ikazkinak: bizar hipsterra, gaizki moztutakoa, edo zuri eta handia iparraldeko beste pertsonaia baten antza susmagarria hartuta. Asmakizuna, esaten dute askok. Hain justu, mitoaren errealitateari erreparatzeko elkarrizketatuko dugu Xabier Kerexeta. Geografia eta Historian lizentziatua da, Eusko Ikaskuntzako bazkidea, eta bere ibilbide profesional luzean kultur ondarearen kudeaketa eta kultur ondarea goratzeko lan ugari egin ditu. Batez ere ondare historiko eta etnografikoak aztertzen ditu Xabier Kerexetak, konkretuki, mitoak bezalako ondare ez materiala.