Nouvelle corporatives

01/05/2012

1512. Nafarroa bidegurutzean. Nafarroako konkistaren ikuspegiak

Nafarroako konkista eta Gaztelan sartzea, 1512an, gertaera gogoangarria izan zen erresumaren historian. Esan liteke haren ondorioak gaur egun ere antzeman daitezkeela. Jardunaldi hauen bidez, gure lurraren historian eragin handia izan zuen gertakari haren kultura-hedapena egin nahi du Eusko Ikaskuntzak. Baina, batez ere, gizarte eta erkidego baten aldaketak eta gorabeherak ezagutarazi nahi da, garai hartako Europan izandako gertakizun nagusien ildoan kokatuz.

Nafarroako Konkistaren inguruko jardunaldi hauek, 4 arratsaldez burutuko dira, maiatzaren 25, 29, 31 eta ekainaren 1ean, Donostiako San Telmo museoan. Lehen 3 egunetan, 2 hizlari egun bakoitzeko izango dira eta 4. egunean, 3 hizlari eta moderatzaile batez osaturiko mahai inguru bat egongo da. Berezitasun bezala, 3. egunean, musika hitzaldi bat burutuko da ondorio sozial eta kulturalen inguruan.

Hizlariak, maila altuko ikerlariak, gaian adituak eta sentsibilitate historiografiko ezberdineko historialariak dira. Gaiari dagokionez, jardunaldien helburua, ikuspuntu aniztasuna errespetatzea da. Horretarako, 1512ko Nafarroako Konkistaren gertakizun garrantzitsuenak ikuspuntu historiko-politiko eta soziokultral batetik aztertuko dira, beti ere Europako gainontzeko lurraldeen papera zein izan zen kontutan hartuz.

Guzti honekin, gai honek pizten duen interesa bermatu nahi da,izan ere, jende orori eskainitako jardunaldiak izango dira, sentsibilitate historiografiko eta politiko ezberdinak errespetatuz, izan ere, ikuspuntu integratzaile batetik landu nahi da gertaera historiko garrantzitsu hau. Bestalde, azken ekarpenak eta puntako ikerketak landuko dira eta gertaerak lantzeko modua apurtuko litzateke eta jendarteko maila altuko zabalkuntza bat helaraziz.

Partager:
Facebook Twitter Whatsapp