Nouvelle corporatives

01/12/2012

1512 oroituz

Iragan den azaroaren 27an hasi eta 30era arte luzatu ziren Donostiako San Telmo museoan. 1512. Nafarroa bidegurutzean. Nafarroako konkistaren ikuspegiak izenburupean burutu ziren jardunaldi arrakastatsuak. Jardunaldi hauetan lau ikuspegi nagusi landu ziren, guzti haietan errigore zientifikoa eta hizlarien maila altua aipatzekoa izan zelarik. Lehenik eta behin, azaroaren 27an, Kontakizun historiko politikoa azaldu zuten Historian doktorea diren Peio Monteanok eta Roldán Jimenok. Bigarren egunean aldiz, Tokikoa versus Globala Jon Arrieta Zuzenbidean doktorea eta Zuzenbidearen Historian katedraduna denak, Alvaro Adot, historian doktoreak eta Jose Lus Orella Unibertsitateko senior katedradunak landu zuten. Azaroaren 29an aldiz, Garai bateko gizartea: alderdi soziokulturalak gaia landu zen; garai hartako egunerokotasunean gertakari historiko hark izan zituen ondorioak azalduz. Amaia Nausia historian doktorea denak emakumearen egoera 1512 azaldu zuen eta Koldo Zuazo Euskal Filologian doktorea denak Nafarroaren lekua euskararen ibilbidean gaia landu zuen. Amaitzeko azaroaren 30ean mahai inguru bat burutu zen Konkistaren gertakizunak eta ondorioak ikuspuntu anitzateatik lantzeko. Susana Martinezen gidaritzapean, Joseba Asiron, Isabel Ostolaza eta Peio Monteanoren parte hartzea izan zuen mahai inguru honek.

Partager:
Facebook Twitter Whatsapp