Nouvelle corporatives

01/10/2013

36ko gerra Ormaiztegin liburuaren aurkezpena

Joan den irailaren 14an, Ormaiztegiko udalak "Ormaiztegiarrok ezin dugu ahaztu" eguna antolatu zuen, eta bertan Gerra Zibila pairatu zuten ormaiztegiarren eta batez ere fusilatuak izan zirenen oroimenean zenbait ekimen eta omenaldi izan ziren. Eguerdian Elixabete Garmendiak idatzitako liburuaren aurkezpena egin zen, 36ko gerra Ormaiztegin, Eusko Ikaskuntzaren Lankidetzan bildumaren baitan argitaratu dena, eta Eusko Ikaskuntza eta Ormaiztegiko Udalaren arteko hitzarmenari esker 2009an jaso ziren testigantzetan oinarritua.

Sei lekukoren testigantzetan oinarrituta, 1936ko gerra Ormaiztegin (Gipuzkoa) nola bizi izan zen jasotzen du lan monografiko honek. Gertaera nagusi bat: Errepublikaren aldeko indarrek burutu zuten Irun-Madril trenbideko zubiaren eraisketa (1936ko irailean) eta hark ekarri zituen ondorioak ?fusilamenduak-. Kokaleku bat: Bainuetxea, hasieran Errepublikaren aldeko milizianoek eta gero frankistek, zertarako erabili zuten. Frankistek eragindako errepresioa.

Partager:
Facebook Twitter Whatsapp