Aguraini forua eman zioteneko
750. urteurrena dela eta, martxoaren
28tik 30era egin beharreko Kongresua
antolatzeko prestalanetan dihardu
Eusko Ikaskuntzako Historia-Geografia
Sailak.
Hona Kongresu horren helburuak:
1256an Alfonso X.a Jakintsuak
Agurain herrixkari udal forua ematea
ahalbidetu zuten gorabehera historikoak
aztertzea; foru hori errege hark
euskal herriei emandako gainerakoekin
konparatzea; eta Agurain eta Arabako
ekialdeko Lautadari buruz Giza
Zientzien alorrean (Historia, Artea,
Hizkuntza eta Literatura) egindako
ikerketen egungo egoera ezagutzea,
ikuspegi diakronikoan.
Kongresua hiru gai multzotan
egituraturik izango da: Genealogia,
Arte eta Hizkuntza eta Literaturia.
