Eusko Ikaskuntzaren eta Zumaiako Udalaren arteko Hitzarmenaren emaitza gisa, bertako Argazki Artxibo berria inbentariatu, digitalizatu eta katalogatzeari ekin zaio azken hilabeteotan
Eusko Ikaskuntzaren eta Zumaiako
Udalaren arteko Hitzarmenaren
emaitza gisa, bertako Argazki Artxibo
berria inbentariatu, digitalizatu eta
katalogatzeari ekin zaio azken hilabeteotan.
Lehen aldi honetan 250 irudi
baino gehiago tratatu dira bereizmen
handiko kopia digitaletan eta horiek
Datu Base batean bildu dira erabilera
publikoari begira. Zumaiakoarekin
batera, Zarautz eta Orioko artxiboak
ere prozesatu egin dira.
Bestalde, abuztuaren 30ean
Berako Udaletxean argazkiak biltzeko
kanpaina aurkeztu zen herri horretako
Argazki Artxibo berria osatzearren.
Berako auzokideei eta lagunei argazki
albumak irailaren 30a arte mailegatzea
eskatu zaie.
