Nouvelle corporatives

01/06/2012

Argitalpenak

Eusko Ikaskuntzako argitalpenen internet bidezko kontsulta

Eusko Ikaskuntzak bere webgunean eskuragarri dituen, koaderno zein monografikoen artean iragan den urtean zehar kontsultatuenak Osasunaz. Cuadernos de Ciencias de la Salud, 8. aleko bi artikulu izan dira; alde batetik, "Percepción de la imagen corporal" 10.098 irakurketekin eta "Alimentación de estudiantes universitarios" 5.612 irakurketekin.

2012. urteari begira, urtarrila eta apirila bitartean, Cuadernos de Sección. Ciencias Naturales, 10. zenbakiko "El género cortinarius en Euskalherria" artikulua izan da irakurriena, 720 sarrerekin. Ondoren, 1930ko RIEV 21. zenbakian argitaratutako "Nombres de plantas en euskera" artikuluak 432 sarrera izan ditu urte honetako lehenengo lau hilabetean.

Monografien artean aldiz, "La idea de historia en Arturo Campión" mongrafikoak 244 sarrera izan ditu eta "Joxe Martin Apalategi Begiristainen oroimenez" liburuak, artikulu guztien irakurketak batuz, 791 sarrera izan ditu. Azkenik, "El Escudo de Gipuzkoa. Una aproximación a la Heráldica Institucional de los territorios de lengua vasca" argitalpena asko kontsultatu da, artikulu guztien irakurketak batuz, 615 sarrera izan dituelarik.

Percepción de la imagen corporal (http://www.eusko-ikaskuntza.org/eu/publicaciones/colecciones/cuadernos/articulo.php?o=17002)

[+] Informazio gehiago

Partager:
Facebook Twitter Whatsapp