Nouvelle corporatives

01/07/2012

Argitalpenak

Eleria, Euskal Herriko Legelarien Aldizkariaren 22. zenbakia kaleratuko da

Euskal Herriko Legelarien Aldizkariaren, Eleria, 22. alea laster argitaratuko da. Gai ezberdinetan sailkatuta dagoen aldizkari honetan hainbat artikulu jorratu dira, beti ere, juridikoa den esparrua ikuituz. "Gaiak" atalean bost artikulu ageriko zaizkigu: Maria Esnaolaren, Kooperatibak: Bazkideek duten garrantzia eta euren eraentza juridikoa izenburupean dagoena; Immigrazioa eta integrazioa: bereziki, integrazio-planei buruzko zenbait gogoeta, Juana Goizuetarena; Herri-akusazioaren arazo nagusienak eta etorkizuneko aurreikuspenak, Eneko Etxeberriarena; Zerbitzuen merkatu berria: berrarautua edo araurik gabekoa?, Iñigo Urrutiarena eta Notarioen konpentsazio fondoak, Aitor Zurimendirena.

Gainera, "Epaiak eta epaitegiak" eta "Kronikak eta Iruzkinak" ataletan, hainbat lan interesgarri argitaratuko dira. Beste batzuk aipatzekotan, bereziki, "Euskara Juridiko" atalean argitaratzen den Hammurabiren kodea-ren euskarazko itzulpenaren lehen zatia; bestalde, Juan Churrucari (GB) egiten zaion elkarrizketa eta, "Klasikoak" sailean, Winfried Hassemer-en, Grundlinien einer personalen Rechtsgutlehre lanaren azterketa.

Zenbaki honen azken orrialdeetan Albisteak, Bibliografia, Tesiak eta bidean dauden Legeak aurkezten dira.

Euskara-Erromantze Linguistikaren III. jardunaldien argitalpena, Oihenart 26. zenbakia

Oihenart. Cuadernos de Lengua y Literatura, bildumaren 26. zenbaki digitala kaleratzear dago. Aldizkari honek Euskara-Erromantze Linguistikaren III. jardunaldien barruan aurkezturiko eta zenbait unibertsitatetako eta erakundetako ikertzaileek eta irakasleek eginiko lanen aukera biltzen du.

Sara Gomez eta Jose Luis Ramirez-en ardurapean 500 orrialdetatik gorako lan mardula bildu da.

Ekarpenek, euskararen alorrean, hainbat alderdi linguistiko ?teorikoak, metodologikoak eta azterketari loturikoak? jorratzen dituzte. Hiru alderdi nabarmendu daitezke: euskal hizkuntza, erromantze-barietateak eta hizkuntzen arteko harremana, bai ikuspuntu garaikidetik, bai historikotik.

Partager:
Facebook Twitter Whatsapp