Eusko Ikaskuntzako Asmoz Fundazioak 10 urte daramatza goi-mailako prestakuntza bultzatzen sare telematikoak erabiliz; lanbiderako gaitzea eta langune berriak sustatuz.
2012-2013 ikasturterako, Asmoz Fundazioak UPV/EHU, UNED eta NUP-kin elkarlanean, Graduondoko ikasketetako 15 berezko titulu eta Europar Batasunaren inguruko master ofizial bat aurkeztu ditu.
Berezko tituluei dagokienez, berritasun bezala, Argumentazio Juridikoan Unibertsitate Espezialista ikastaroa eskaintzen du, online egin daitekeena. Lanbide juridikoan lan egiten duen edonori zuzendua dago, batez ere, epaile, administrari funtzionario zein abokatuei bideratutako ikastaroa delarik. Horrez gain, beste 5 master antolatu ditu, besteak beste, Emakume eta Gizonen arteko Berdintasuna, Ingurugiro Zuzenbidea edota Ingenieritza Teknikoa Eraikuntzan. Bestalde, hainbat gai lantzen dituzten Unibertsitate Espezialistak ere badaude eskaintzaren barruan, esate baterako, Lurralde Antolakuntza eta Kudeaketa edota Giza Eskubideak mundu globalean. Horietako batzuk gaztelaniaz dira, eta besteak, aldiz, euskaraz.
Horien guztien inguruko informazio osoa ondorengo helbidean jasotzen da: http://www.asmoz.org/.
