Nouvelle corporatives

15/07/2014

Asmoz Fundazioaren ikastaroen balorazio positiboa

Bukatu berri den ikasturtean 31 formazio ikastaro jarri ditu abian Asmoz Fundazioak eta 1.170etik gora izan dira hauetan parte hartu duten ikasleak.

Asmoz Fundazioaren ikastaroen balorazio positiboa

Asmoz Fundazioak 31 formazio ikastaro jarri ditu abian 2013/2014 ikasturtean. Ikasketa eremu ezberdinetako gaiak eta programak plazaratu ditu: Soziolinguistika eta Hezkuntza alorrekoak, Enpresa munduari loturikoak, Ingurumena eta Energiaren ingurukoak, Artxibogintza esparrukoak, Zuzenbidearen eremukoak, Gizarte Zientzietakoak eta Komunikazioari dagozkionak, besteak beste. Eskainitako ikastaro motari dagokionez, EHU/UPVrekin eta UNEDekin elkarlanean, zortzi graduondoko antolatu ditu eta gainontzeko ikastaroak etengabeko prestakuntzakoak izan dira. Online eskaini dira ikastaro gehienak. Berrikuntza eremuan ere lan egin du Fundazioak; prestakuntza masibo eta irekirako (MOOC) software libreen plataforma ezberdinen inguruko ikerketa bat burutu du Saiotek Programaren barruan. 1.170etik gora izan dira Asmoz Fundazioren ikastaroetan parte hartu duten ikasleak. Gainditz-tasa altuak lortu dira bi ikasketa mailetan: %76,7 graduondokoetan eta %88,2, berriz, etengabeko prestakuntzan. Ikastaroa bertan behera utzi duten ikasleen kopurua oso murritza izan da; %3. Oro har, ikastaroz ikastaro datuak aztertu ondoren, esan daiteke ikasleak gustura geratu direla jasotako formazioarekin. Adibide gisa, oraintsu amaitu berri den Liburutegi laguntzaile ikastaroan bildutako emaitzak dituzue jarraian: Liburutegi laguntzaile(40 ikasle) - %97k irakaslearen arreta oso ona izan dela adierazi dute

- %90k Asmozetik jaso duten zerbitzua oso ona izan dela adierazi dute

- %70ek materialen kalitatea oso ona izan dela adierazi dute

- %91k ikastaroa oso baliagarria gertatu zaiela adierazi dute

Ikasleen balorazio guztiak aintzat hartzen ditugu datozen edizioak ahalik eta ondoen antolatzeko. Zentzu horretan, 2014/2015 ikasturteko formazio eskaintza prestatzen ari da Asmoz Fundazioa eta dagoeneko ikastaro batzuen informazioa prest dago webgunean: www.asmoz.org

Partager:
Facebook Twitter Whatsapp