Plan Estrategikoa
Barandiaran Fundazioaren Patronatuak onartu egin zuen iragan abenduaren ohiko bere bileran, 2011- 2014 Plan Estrategikoa. Oro har, Fundazioak bere fundatzailearen ondare materiala bildu, gorde, zaindu eta zabalduko du, eta baita gai ukiezinari dagokionez ere, hau da, Jose Migel Barandiaran gizonak sustatu zituen balioak. Burutuko diren ekintzak nori zuzenduak izan behar dituen identifikatzeko orduan, Patronatuak Euskal Herriko gizartea eta kultura mundua jarri nahi izan zuen lehen tokian. Modu praktikoago batean, Barandiaran Museoa aipatzen da Plan Estrategikoan, eta Museoarekiko egin beharreko aliantzak aztertuko dira, sakon, hurrengo hileetan. Patronatuak, azkenik, Plan Estrategikoa egiteko baliabide eta gaitasunak aztertuta, Fundazioaren ahulezia ekonomikoa azpimarratu zuen.
[+] gehiago