Nouvelle corporatives

01/01/2008

Batzar nagusiak onartu egin zuen Eusko Ikaskuntzaren Estatutuen erreforma

Abenduaren 15ean Eusko Ikaskuntzaren ez ohiko Batzar Nagusia egin zen Donostian, batzar hori Elkartearen Estatutuei egin beharreko zuzenketak eztabaidatu eta botoetara jartzeko deitua izanik. Elkarteei buruzko azken lege aldaketek eta gobernu organoek beren jarduera modu eraginkorragoz bete dezaten moldatu beharrak ekarri dute erreforma hori.

Bi dira, funtsean, egitura eta funtzionamendua hobetzeari begira egindako aldaketa garrantzitsuenak: lehenik eta behin, Batzorde Iraunkorra kide gutxiagokoa eta eraginkorragoa izango da Elkarteak abiatu beharreko proiektuei ekitearren eta horiexek bultzatzearren.

Batzorde horrek aurretik bazen Batzorde Akademikoa ordezkatuko du, eta orain estatutuetan ezagutua izango da. Batzorde Iraunkor horretan Saileko Lehendakariak, Batzorde Eragilea eta erakunde sortzaileak ordezkaturik izango dira. Bigarrenik, hainbat aldaketak lagundu egingo dute zuzendaritza talderako hautagaiak aurkezteko eta hautatzeko sistema hobetzen.

Zuzenketak eta proposamenak

Guztira, banakoek aurkezturiko 44 zuzenketa aztertu zituen Estatutuen Batzordeak, ondokoek osaturikoak: Jon Etxabe (Zuzenbide Saileko Lehendakaria), Itziar Alkorta (Eusko Ikaskuntzako Idazkaria), Gregorio Monreal eta Juan Jose Goiriena de Gandarias (Eusko Ikaskuntzako Lehendakari ohiak), Manuel Uriarte (Arabako Lehendakariorde ohia). Horien erdiak bideratzeko onartu ziren.

Nafarroako Gobernuak aldaketa proposamenak egin zituen eta horiek Elkarteko ordezkariek negoziatu zituzten; azkenik, ez ohiko Batzar Nagusiak onartu egin zituen. Saileko Lehendakariek ordezko proposamen bat aurkeztu zuten Ba-tzorde iraunkorrean ematen zitzaien ordezkaritzari buruz. Azkenik, hasierako proposamena onartu zen.

Lehendakariek, bileretara joan ezinean gertatuz gero, beren botoa besteren esku utz dezaketela adosturik.

Ez ohiko Batzar Nagusiari egindako proposamen guztiak onartu ziren aho batez.

Partager:
Facebook Twitter Whatsapp