Eusko Ikaskuntzak eta Lesakako
Udalak bertako musika osoa biltzeko
deituriko beka Javier Etxeberria Manterolari
esleitu zaio.
Bekak Lesakan
Eusko Ikaskuntzak eta Lesakako
Udalak bertako musika osoa biltzeko
deituriko beka Javier Etxeberria Manterolari
esleitu zaio. Donostiako Kontserbatorioan
prestatua izanik, Klarinete
eta saxofoi irakasle hau Lesakako
Udal Musika Eskolako zuzendaria
da 1995etik. Bere proposamenean
metodologia zehatza aurkeztu zuen:
kontsultak artxibo eta fondo publikoetan
zein pribatuetan, elkarrizketak
musikagileei edo horien ondorengoei,
zuzenean egindako grabazioak eta
horiek guztiak datu basean biltzea.
