Jardunaldi hauen helburua Ezkaba mendiaren gerturaketa anitza egitea izan zen, eta horretarako hitzaldi eta saio osagarriak antolatu ziren. Gotorlekuaren ihesaldiaren 75. urtemuga izanda aurten, historiari leku berezia eman zaiona. Honekin batera Iruñerriko biztanleek Ezkaban izan dituzten ohitura, bizimodu eta erabilerak, eta, azkenik etorkizunari begira sustatu nahi duten harreman motaren azterketa bultzatu da. Hitzaldiek jardunaldien mamia bildu bazuten ere, antolatzaileek hainbat jarduera osagarri antolatu zituzten, interes askotako pertsonen parte hartzea erraztu zutelarik. Naturarekin eta historiarekin lotutako azalpenen ibilaldiaz gain, euskaraz egin zena, "Ezkaba irudietan" ekitaldi multzoa ere eskaini zen: argazki erakusketa, argazki rallya eta dokumental baten emanaldia.

