Eusko Ikaskuntzako Bizkaiko Lehendakariordetzak eta Bidebarrieta Kulturgunea, Bilboko Udaleko Kultura Sailak Bilbori buruzko X. Sinposioa deitu dute, ondoko gaiaren inguruan: Merkataritza handitik txikizkarietara Bilboko historian.

Abenduaren 14 eta 15ean egitekoa den Sinposio honetan Bilboko Merkataritzaren historiari buruzko azterlanetan gutxitan ukituriko alderdi bat aztertu nahi da bereziki: horren protagonista batzuen ekarpenetik, maila guztiz desberdinetakoak, ondasun singularren trukeraino, komertzio handitik Hiriko kaleetako dendetaraino. Bestalde, ikerketa bide berriak urratu nahi dira, bereziki Bilboko Merkataritzaren bitartekotza jardueraren inguruan gutxien aztertu diren garaiei dagokienez, zehazki XIX. mendearen erdialdea.